2021.03.10
2zio

2zio

Ni ta zu

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Atzera

'Bideak' diskoaren teaserra

Atzera

Hotza

Egilea: Lander Garro

Atzera

XXI. mendean

Zuz: Pette Etxebarria

Atzera

Gure barrenetatik

Atzera

Prefosta

Atzera

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Bizitako denbora

Bazen behin
emazte gazte bat zein
aske bizi zen nonbait.
Bere buruaren jabe, ez kate, ez sare,
aurkitzeko asmorik gabe
bilatzen zuen norbait.
Denen onerako,
nornahi entzuten zuelako
entzuten zuen nornahik.
Poza zuen ekipaiak
eta bere bizi nahiak
erakasten zien zerbait.

Ibilera mantsoan,
gaur hemen, atzo han,
jakintza babes eta umiltasuna altzoan,
bere barne mintzoan
arreta ezarriz
onartu zuen irriz
behar zuela joan.
Sartu zen basoan,
paisaia lausoan,
pausoan indarrak
eta izarrak
soan.
Zuzen, biratu,
adaxkak tiratu...
senak gidatu
zuen gau osoan.

Hurrengo goizean berean,
hara nun esnatu  zen hondartza barean.
'Egunero sortzen gara' idatzi zuen arean
ezabatuko ez zena hurrengo marean.
Berriz barne dei bera,
ustekabean
segitu behar zuen aurrera.
Hondartza alde batera
utzi eta kolpera
topatu zen pareta erraldoi baten parean.

Bizitzan erregela
saiatzea dela
argi dago bazekiela:
hogei metroko traba bat zegoen lekuan
berak ikusi zuen aukera itzela.
Zango bi, esku bi hotz,
buru eta bihotz
eskalatzen hasi zen horrela.
Nahiz eta ez egin hegan
lortu zuen bere eran
inork ez baitzion erran
ezinezkoa zela.

Pareta pasata aldapa jautsiz,
etxe bitxiz egina zen herri batera iritsiz,
hasi zen gerturatzen
eta sarreran hilerri ttiki bat bazen.
Haizea ufatzen
alde guzietan
baina berak ibili nahi zuen bertan.
Pasa zuen ateka
eta tarteka
begirada pausatzen zuen hilarrietan.

Lehenean: 'Mikel, bizi izan zen 8 urte'
Pentsatu zuen: 'Batzuek zorte txarra dute!'
Bigarrenean: 'Ane, 4 urte, 2 hilabete'
Pentsatu zuen: 'Bizitza ez dago merke!'
Hirugarrenean: 'Jon, 2 urte, 5 egun'.
Pentsatu zuen: 'Herio zer krudela dugun!'
Ikusirik zer zuen bere begien bistan
uste zuen maldizio bat bazela herrixkan.

Xoko batean
agure bat zegoen,
kaiera esku artean
eta deus galdetu baino lehen
erantzun zion:
"Zu lasai neska,
ez zaitez kezka,
maldiziorik ez da.
Hemen
denek jasotzen
dugu liburuxka bat hamar urteak bete ondoren,
batetik jartzen dugu zergatik zoriontsu garen
bestetik gozamenaren denbora zein izan den.
Izan liteke bidaia urruna,
izan liteke zerbait dirauen maitasuna,
lagunekin plazerrez pasatako eguna...
zuhaurek gozatu eta gozarazi duzuna.
Horrela deneri datorkigu gogora 
pertsona bat noiz egon den gustora.
Hilarrian gozamenen batura idatziko da,
hori baita benetan bizitako denbora".

Orduan konturatu zen,
hain zuzen,
inor ez dela nornahi
zoriona ondotik pasatzen dela
egonez gero zai.
Agureak erran zion gisan:
ezin zela bizi bere patuaren gerizan,
hil ez zen nehor ez zela egona bizitzan
eta ainitz hil zirela nahiz eta ez bizi izan.

Ordura arte bilatzea zen bere helburua
eta azkenean atxeman zuen bere burua.
Ongi ezagutu
eta ez zen damutu.
segundu bakoitza gozamen bihurtu.
Azala zimurtu
zitzaion bezala,
berak ere hala
bizitza agurtu

Bere hilarrian jartzen omen du::
20 urte, 2 egun eta 4 minutu...

Lehenago
guttik igaro
duten pareta horren beste aldean
hilarri bat dago.
Ta bertan jartzen du: 
Zu
ta zu, zu zara,
ez beste nehor.
Zuk erabaki,
zer zenbaki
jarri nahi duzun hor.