2021.03.10
2zio

2zio

Ni ta zu

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Atzera

'Bideak' diskoaren teaserra

Atzera

Hotza

Egilea: Lander Garro

Atzera

XXI. mendean

Zuz: Pette Etxebarria

Atzera

Gure barrenetatik

Atzera

Prefosta

Atzera

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Berriz ere

Ilargia zerutik joan ahala
eguzkiak argitu du itzala,
goizean txoriak kantuan dabiltzala
ohetik altxatu da egunero bezala.

Gaur ere ez, nekez, egunero lez
ez daki nola bizi daukan apurrez,
infernuaren zola du bere etxola
zorionak agur esan zion irri batez.

Delikatua bere patua,
langabezian hipotekatua.
Ikaratua, txunditua, nazkatua,
laberinto batean harrapatua.

Egunak pasa ziren hileak ondoren,
fakturak postontzi barruan gehitzen joan ziren.
A ze ezustekoa jaso zuenean
bankuaren ohar bat gutunen artean.

Momentuan sentitu sargoria
orduan okertzen hasi zen istoria...
Galzorian, putzuan eroria,
nola gorde bizi oso baten memoria?

Denbora joan eta bukatu zen epea
heldu zen kaleratze agindua betetzeko unea,
kalera irten zen herri eta auzoko jendea
etxea defendatzeko sortuz giza katea.

Bapatean pin pan pun, ze arraio
bertatik atera ziren hogei bat zipaio,
hasi ziren kolpeka, amorruz beteta
gauzatu zituzten hainbat atxiloketa.

Ostikoak banatuz iritsi ziren atera,
aginduak betez zakur zintzoen antzera.
Onartezina da bankuen joakaera
ostera be betiko istoria berbera.

Beste bukaerarik ba al zen?
Lapurtutako etxeak dituzte saltzen!
Nolanahi, ipini salgai
espirala ez da bukatzen.

Mingorra ez zuen merezi zigorra,
ezerezean utziz deuseztatuz bere altxorra.
Gure lagunari eman zioten kolpe gogorra
dena kendu ostean oraindik badu zorra.