2021.03.10
2zio

2zio

Ni ta zu

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Atzera

'Bideak' diskoaren teaserra

Atzera

Hotza

Egilea: Lander Garro

Atzera

XXI. mendean

Zuz: Pette Etxebarria

Atzera

Gure barrenetatik

Atzera

Prefosta

Atzera

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Ametsen lurra

Gaur denak berdinak dira ta guziak desberdin
gaur nehork ez du egin gerla bakearekin,
ez istilu, ez iskilu,
urrea ez da aberastasunaren ispilu.

Agintzen du izanak ez izenak,
gehiengorik ez dago onak baitira gehienak.
Zirenak, ta izanen direnak
bidean gurutzatzen dira doazenak ta datozenak.

Goaz, gatoz errai gabeko trenean
autorik ez da ta bizitzak doaz gurpilen gainean.
Gizakiak bare ikasi du halare
lurra zapaltzen zapaltzaile izan gabe.

Gure ametsen lur idor hori emankor
bihurtu da ta ona baizik ez liteke sor
hor nehor ez da ezer ta denak dira nor.

Lasai ta gustora bagoaz edonora
katerik ez izateko ez da zenbatzen denbora.
Uneak, berbizi eta sentitu
bertan ordulariaren orratzak dira gelditu.

Agintari, buruzagi politikarik ez
denak lana eskatzen du ta deus ez da lortzen nekez.
Kale erdian ez dira hiltzen umeak gosez
eritasunak sendatzen dira besarkada batez.

Ozono geruzak jada ez dauka zulorik,
gure ametsen lurrean ez da pertsona gaiztorik.
Inork ez du agintzen hemen ez dago jainkorik
ta fedea pertsonengan jarria dugu osorik.

Gure ametsen lur idor hori emankor
bihurtu da ta ona baizik ez liteke sor
hor nehor ez da ezer ta denak dira nor.
Zelai zabaletik sortutako aletik
jaten da ta ikusten da argia itzaletik.
Jokoari ostiko jolasen magaletik
asteburuko kezka ez dira Erreala ta Athletic.

Libre gabiltza bizitzaren kaletik
mundu ideal bat sortu da idealetik,
ahatik badakizu ta dakit
lurra azpian egonagatik ez gaudela gainetik.

Denak bizi dira lori, denek diote "tori"!
eskua luzatzen dizute ez zaitezen erori.
Ez da inor hiltzen, ez da inor bizi,
han denak daude ta berdin dio nor heldu zen lehenbizi.

Gure ametsen lur idor hori emankor
bihurtu da ta ona baizik ez liteke sor
hor nehor ez da ezer ta denak dira nor.

Ezberdintasuna ezin da zigortu,
arrazakeriaren sasia da lehortu dena .
Gure zelaietan barrena
beti da gure orena: hil ala sortu

Mila kolore lur beraren gainean,
petaloak bailiran berdintasunaren lorean.
Beldurra ez da ageri kaleetan zehar
gezurra zirudienak zoriona dakar.

Ez negar ez malko, ez behar zertako
pobrerik ez dago aberatsik ez dagoelako.
Onartua hautua errespetua da ikurra
zatoz ezagutu gure ametsen lurra.

Gure ametsen lur idor hori emankor
bihurtu da ta ona baizik ez liteke sor
hor nehor ez da ezer ta denak dira nor.