2021.03.10
2zio

2zio

Ni ta zu

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Atzera

'Bideak' diskoaren teaserra

Atzera

Hotza

Egilea: Lander Garro

Atzera

XXI. mendean

Zuz: Pette Etxebarria

Atzera

Gure barrenetatik

Atzera

Prefosta

Atzera

Ni ta zu

Egileak: Stephane Etxegarai, 2zio

Amets baten bila

Ezinak bortxatuta, amets baten bila
minak bultzatuta, etorkin pila
itsaso zaratatsuan bidaia isila,
ertz gehiegi dituen amets borobila.

Jende uholdean zanpatuta,
ilusioa arantzadun hesietan odolustuta,
malkoz betetako itsasoan hondoratuta
oihuka, amorruaren balek tirokatuta.

Arnasestuka, estu ta izkutuka,
inork nahi ez dituen lanetan lokaztuta,
egun argiz ere patu goibela,
ta esaten dute lana kentzen dietela.

Paperen boterea handia da ez uste,
eskubideak eman eta kentzen dituzte.
Pertsonak mailaka, ez ditzagun sailka,
lurra, guztion etxea baita!

Egunak hogeita lau ordutan dirau
baina gau batez lur lau itxura du gailurrak.
Patera batera igo, batera atera, tiro
hotsa entzun ta berriro urpera hezurrak.

Legeak badu zigortzen, igortzen
ez ditugu lazoz lotzen eskumuturrak.
Orohar koldar bat oldar liteke
ohar gaitezen, onar ditzagun gure gezurrak.

Kaleko guetho, denak lepo
ta libre kaputxarik gabeko lapurrak.
Gauden muturrean, epe laburrean
ausarten lurrean agintzen du beldurrak.

Apal, eskuzabal agertzen gara
ta ez dugu onartzen ahal zein garen zuhurrak.
Bere min ta ezinekin, etorkin jakin bati galdegin
denak berdin egin ote gintuen lurrak.
Bide luzea dago
helmugaraino
bide luzea dago
baina geroz eta hurbilago dago...