2015.07.16
Aurtengo artista gazteen multzoa egiten zait azpimarragarriena, eta denborarik hartzen baduzu, hona hainbat emanaldiren arrastoak:
OSTEGUNEAN
— Maddi Oihenart eta Julen Axiariren kantua Bastien Fontanilleren bielarekin.
— Niño de Elche apurtzailea, Raul Cantizanorekin eta Chloé Brûlé dantzariarekin. Bartzelonan eskaini berri duen kontzertua Sonar jaialdian ospatua izaten ari da.
Hemen ikusi.
— San Salbador taldekoak (Okzitania), gure maneretatik oso hurbil.
Hemen ikusi.
OSTIRALEAN:
— Beñat Axiariren alderik abangoardistena Didier Lasserre perkusio jotzailearekin.
Hemen ikusi.
— Jazz musikari gazte berritzaileen arrastoa jarraitzeko: Emile Parisien Quartet.
Hemen ikusi.
— Rap musikaren eta bertsolaritzaren arteko zerbait da Brasil ipar-ekialdeko forró estiloa. Forró da Lua taldea izango dugu:
Hemen ikusi.
LARUNBATEAN:
— Asia osoan oso hedatua den musu gitarraren maisu bat entzuteko parada: Neptune Chapotin.
Hemen ikusi.
— Esperimentu kitzikagarria Bizkaiko harri zulatzaileek, Nicolas Nageotte klarinete maisuak, Julen Axiari perkusionistak eta Ibai Indart gaita jotzaileak agintzen digutena.
— Coetus taldea Asturiasetik datozen 17 lagunen perkusio orkestra da, bakana Iberiar penintsulan.
Hemen ikusi.