Gor

2014.05.23
Gor

Gor diskoetxea, Marino, Antonio eta Patxi Goñi anaiek sortu zuten, 1991. urtean, beste hiru bazkideren laguntzarekin. Soñuaeta Oihuka diskoetxeetan aritutakoa zen Marino Goñi, baina, lan egiteko autonomia handiagoa lortze aldera, Gor sortzea erabaki zuen. "Independentziaren torlojuari buelta bat gehiago eman nahi nion. Ez da gauza bera zuk zure eltzekoa arriskatzea edo besteen diruarekin jolastea. Editorearen ofizioa apustua egitean datza hein handi batean, eta besteen diruarekin apustua egitea ez da gauzarik onena. Nahiago genuen guk nahi bezalako lan batean zentratzea eta batez ere askatasun eta autonomia erabatekoa izatea eta ondorioak gure gain hartzea baldin eta porrot egiten bazuen" (1).

Soñuan eta Oihukan jorratutako lan ildo nagusiari eutsi dio Gorrek hamabost urtetik gorako ibilbidean: euskaraz zein gaztelaniaz abesten duten talde berriak plazaratzea. Horien artean daude azken hamarkadako talderik arrakastatsuenetako batzuk: Kojon Prieto y Los Huajalotes, Exkixu, Skalariak, Marea, Ken Zazpi, Urtz, Hemendik At!, Koma eta Berri Txarrak. Aniztasun estilistikoa da Gor-en beste ezaugarrietako bat, bere katalogoan lekua baitute rock kaletarrak, heavyak, punkak, pop-rockak, skak nahiz musika elektronikoak. 170 disko inguruk osatzen dute Gorren bilduma.

ARGITARATUTAKO LANAK