Borja Anton gitarristak eta Ander Zabala tronboi joleak aurkeztu digute “Koreografia zaharrak”, Galera diskoaren erdi-erdian jarritako abestia.... gehiago irakurri
Lehen aldiz “nazioarteko artista batekin” lan egin du Skakeitan-ek Galera diskoan. Pello Armendariz abeslariak eta Julen Idigoras bateria joleak zalantza handi bat dute…... gehiago irakurri
Iaz Mauka diskoetxeak argitaratutako Mauka Vol. 1 bildumarako grabatu zuen Skakeitan-ek “Gehiegi amesteko” abestia. Hala ere, Galera diskoan ere sartzea erabaki du taldeak, “inflexio puntua” izan zelako taldearen ibilbidean. Asier Iriondo baxu joleak eta Borja Anton gitarristak azaldu digute zergatia.... gehiago irakurri
“Zerua lurrera” izan zen disko berria iragartzeko taldeak aukeratutako kantua. Bideokliparen formatua erabili zuten horretarako. Olatz Salvador teklatu joleak eta Asier Iriondo baxu joleak azaldu dizkigute abestiaren grabazioarekin lotutako zenbait kontu.... gehiago irakurri
Skakeitan taldeak Galera lan berria aurkeztuko du azaroaren 23an, Albaola Itsas Kultur Faktorian (Pasaia). Bere baitan sorpresa eta gonbidatu ugari gordetzen dituen diskoa da, Higain estudioan Haritz Harreguyrekin grabatutako bederatzi kantuez osatua. Gaurtik aurrera, egunero abesti baten nondik norakoak ezagutuko ditugu bideo labur baten bidez. Lehenengo atalean, Pello Armendariz abeslariak... gehiago irakurri
Lazkaoko taldearen jarioa sonoritate nabarmenen inguruan ardazten bada ere —stoner, hard-rock, eta abar—, ez da batere aspergarria, eta antzeko taldeek erakutsi ohi duten ibilbide monolitikoaren aztarnarik ez da nabaritzen. Ezuste txikiekin ondutako lana da. (Julen Azpitarte)... gehiago irakurri
Azken zortzi urteotan euskal musikariek argitaratu dituzten diskorik bikainenen artean ditut bi harribitxiok —Avril (2007) eta Acércate más (2015)—, eta zaila egiten zait data bati lotzea, heldutasun klasiko baten ezaugarri zaizkidanez; garaiko eta denboraz kanpoko, aldi berean. Kantuaren –melodiaren– itzalean biztutako une bakarrak jasotzen dira bertan, eta ezin dut... gehiago irakurri
Zerbait baldin badute Joxan Artzeren liburuek da ekintza moduan daudela eraikiak. Idazketaren osteko konposizio lan handia dute beti, eta konposizio lan horrek izaera performatiboa gehitzen dio idazketari. Bere liburu bat ez da poema bilduma soila; aitzitik, poemaz poema irakurtzen badugu, motibo gutxi batzuk baino ez ditugu topatuko, eta gai... gehiago irakurri
Badira pieza batzuk —kantu xumeak, askotan— balio dezaketenak giro bat deskribatzeko, eta baita kultura ulertzeko moduaren bilakaera ere urteen eta belaunaldien pasaeran. Laboaren “Baga, biga, higa” da horietako bat. Horietako askorekin egin zitekeen ariketa, eta gure ikonoetako baten kantuarekin egingo dut nik, Laboaren “Baga, biga, higa”-rekin, hain justu (“Txoria txori”-k ere balio dezake... gehiago irakurri