2015.06.09
Hitzak ahotik atera ezinean daudenean. Beldurra, zalantzak, ezjakintasuna… ahoa kartzela bihurtzen dugu, hitzen kartzelariak bihurtzen garenean.
Begiek adierazten dutena baino gehiago esan nahi dugunean, bestearen begiei galderak egin nahi dizkiogunean, edota erantzun bat eman nahi dugunean. Muga hori, gainditu behar denean.
Barrukoak askatu behar dituzunean, hitzik esan gabe, oihu, garraxi egin nahi duzunean. Inpotentzia, gorrotoa… barruan uzteak ez duelako onik egiten, hauek kanporatu behar dituzunean.
Inork ulertuko ez duen zure sekreturik handiena aitortu nahi duzunean…
Zure istorioa kontatzeko ordua iritsi dela uste duzunean…
Metaforak faltan botatzen dituzula ohartzen zarenean…
Unea iritsi dela jakitean…
Momentu hauetan guztietan… arkatza, orria, eskuak… hitzak.