BADOK BLOGA

Tooth

2018.02.09

Tooth

5. eguna

Tooth 5

Betiko zalantza: zein aukeratu?

Atzo baxuaren soinuan murgilduta ibili ginen, honek behar dituen xehetasun eta beharrizan denak zaintzen eta bilatzen. Gaur goiz-goizetik abiatu gara estudiora eta bertan baxuaren soinuaren bila jarraitu eta gitarrekin hasi gara. Hasieratik anplifikadore pila bat montatu eta hemen betiko dudak etortzen dira… zein aukeratu? (horrenbeste anplifikadoreren artean oso zaila eta aldi berean erraza da aukera bat egitea, material oso onarekin lanean ari baikara, eta horrek duda asko sortzen dizkizu). Proba batzuk egin eta bi soinu base aukeratu ditugu, eta horrekin egun osoa jardun dugu, proba pila bat eginda. Oso gustura gaude lortzen ari garen emaitzarekin eta irribarre batekin bueltatu gara etxera!!!

Bazkalostean ahotsekin hasi gara, giro onean eta gure artean dagoen konfiantza honekin (Piturekin lan egitea plazer hutsa da Muxikon estudioan), lasai-lasai abesteari ekin diogu. Lehenik eta behin Mirriren ahotsekin hasi gara, konturatu orduko hiru kantu abestu ditu, berak ematen dien indar eta sentimendu horrekin. Gero Edortaren ahotsak sartzeari ekin diogu. Indartsu ekin dio eta etxera joan orduko hiru abesti eginda utzi ditu, ohiko duen amorruarekin abestuta. Estudiotik irten eta gaua da, etxera joateko garaia…

ETIKETAK:DiskoakGrabazioakTooth