2018.02.05
Atzoko grabaketa saio luzea eta gero, gaurko eguna berandu hasi dugu. Goizeko ordu txikitan bukatutako abestia berriz ere entzun eta ezer faltan ez zegoela egiaztatu ondoren, honen muntaketari ekin diogu. Ez du luze iraun tarte honek, baina konturatu orduko jateko ordua iritsi da eta azken kantaren grabaketa jan osterako utzi behar izan dugu.
Indarrak hartu ostean, berriz ere estudiora jaitsi gara diskoa bukatzeko irrikitan. Nekea nabaria zen gelan geundenon artean. Behin estudioan sartuta, abestiari puntua hartzea kostatu zaigu, baina behin hau lortuta, abestiari hiru-lau buelta eman eta hau muntatzeari ekin diogu. Azkenik, hau prest utzi eta biharko eguna libre hartzea erabakiz, deskonexio tarte bat izatekotan, etzira arte esan diogu elkarri.