Pettik zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 20an, Tolosako Bonberenea gaztetxean. Berako (Nafarroa) musikariak Bonberenean grabatzen duen bigarren diskoa izango da, duela hamar urte "Awañak" grabatu baitzuen bertan. ... gehiago irakurri
Willis Drummond taldeak zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 13an Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Taldeak grabatzen duen bigarren zuzeneko diskoa izango da, orain dela 9 urte beste bat grabatu baitzuen Hondarribiko Psilocybenea aretoan. ... gehiago irakurri
Elkar diskoetxeak bost disko berrargitaratu ditu Elkar Vinyl Collection bildumaren barruan. Horietako hiruk 25 urte bete dituzte eta euskal rockaren erreferentziazko lanak dira. Halaber, Dut eta Kuraiaren azken lanak lehen aldiz biniloan plazaratu ditu.... gehiago irakurri
Jon Gurrutxagak prest du bere lan berria. Lau abesti grabatu ditu Aieka estudioan, eta Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratuko du irailaren amaieran Lokatzetan Play biniloko single bildumaren barruan. "Kateak" abestia estreinatu dugu.... gehiago irakurri