2018.02.03
Lanetik irten berri eta grabaketarekin hasteko lehenengo saioa izan da gaur. Hamar egunez luzatuko den grabaketa honetan, sei abestiz osatutako diskoa landuko dugu Iñigo Etxebarrieta Pitu-ren gidaritzapean Muxikon estudioan. Beti bezala, zuzenean grabatuko dugu, hirurok batera gelan sartu eta lokalean horren luzez prestatutakoa eskainiz. Lan hau, gure lagun handia zen Asier Mintegi Pulpo-ren omenez egingo dugu.
Gaurkoan soinu frogak egin ditugu eta taldekideon erosotasuna bilatu dugu. Instrumentuen soinua bilatzen arratsalde osoa jardun ondoren, frogak bukatzen zebiltzala bateriaren kajarekin arazoak izan dira. Hori dela eta, luzatu egin zaigu gaurko froga. Azkenean arazoari aurre egin eta soinu froga bukatutzat eman dugu goizaldeko hirurak aldera.
Bihar grabaketarekin hastera goaz!