Aniztasunaren alde iluna

Beñat Antxustegi

2017.09.25
Hitzarmena - Tutan Come On(Hitzak: Conde-Musika: Conde, Salterain)
play_button
add_button
Noria batean bueltaka - Kaskezur
play_button
add_button
Zuentzat - Apalatxe
play_button
add_button
The revolution has been televised - Inoren Ero Ni(Hitzak: Rita Santesteban-Musika: Inoren Ero Ni)
play_button
add_button
Azken Aetzaren balada - Petti(Hitzak: Eneko Barberena-Musika: Petti)
play_button
add_button
Zure zain - Kalera(Kalera)
play_button
add_button
Gustuko - Nizuri Tazuneri(Ekoizlea: DNG)
play_button
add_button
Pitzitzi II - Zezenaren Taldea(Hitzak: Zezenaren Taldea, Maddi Sarasua, Ainhoa Sarasua, Ekhi Lambert-Musika: Zezenaren Taldea)
play_button
add_button
Nahiz eta ez jakin - Montauk(Hitzak eta musika: Beñat Goitia)
play_button
add_button
Ezberdina zarelako - Bidelapurrak(Bidelapurrak)
play_button
add_button
Errepide hurbilenetik urrun - Izaki Gardenak(Hitzak: Jon Basaguren-Musika: Izaki Gardenak)
play_button
add_button
Aspaldiko loreak - EH Sukarra(Hitzak: Asier Serrano-Musika: Mikel Gorosabel)
play_button
add_button

Euskal musika handia da, herria bezala, anitza, heterogeneoa eta oso aberatsa. Hala ere, telebista eta irratietan lagin oso txikia agertzen zaigunez –eta bertatik ikastera ohituta gaudenez– ez dugu ezagutzen ehuneko txiki bat besterik. Hau ez da Euskal Herriko berezitasuna, mundu osoan informazioa lortzeko bideak berdintsuak baitira. Publizitatea, engainua, marketina, alferkeria... zaharrak berri.

Oso zaila da txikiarazitako mugimendu artistikoez jakitea. Gaur Interneten ezagutu dudan talde berezi hori nik aurkitu al dut? Ala sudurraren puntan jarri didate nik ezertxo ere nabaritu gabe, nik aurkitu dudala pentsaraziz? Sinisten al dute artista kutunek egiten duten horretan? Zorrotzegia al naiz?

Herri eta auzo denetan aurki ditzakegu musikari euskaldun bikainak. Estiloak ugariak dira. Batzuek, euskaraz egiteaz gain, beste hizkuntzekin nahasten dute euren musika. Badira hitzik gabeko "kantuak" egitera ausartzen direnak ere.

BADOK atariak egiten duen lana oso aipagarria da. Talde desberdinak maila berean jartzeagatik eta euskal musika osoa erreferentziazko puntu batean elkartzeagatik. 

Kontzertuetara ere hurbildu zaitezkete musika berria ezagutzeko, ez izan beldurrik ezta lotsarik ere, sorpresa atseginak izango dituzue zain. Hala ere kontzertu hauetaz jakin nahi baduzue Musikazuzenean webgunean begiratu beharko duzuela abisatzen dizuet. Telebista, irrati eta prentsan agertu ohi ez diren kontzertuak direlako. Areto alegaletan aritzen direlako, langile guztiek merezi dituzten ordainsari duinik gabe. 

Aniztasunaren txanponaren bi aldeak. Egon badago, eskaintza handiari esker, pozik gozatuko duen publikoa. Baina ez dakite nora jo, eskaintza zabalaren itsasoan lausotzen baita arrain txikia. Antolatzaileek ziur funtzionatuko duena lehenesten dute, eta hara doa animatzen den publiko bakana.

12 abesti hautatarazi dizkidatenez, nire zerrenda mainstream-az harago geratu ohi direnekin osatzen saiatu naiz.

Honen guztiaren ondotik, egindako zerrenda gustatu bazaizue, badira kanpoan geratu diren hainbat eta hainbat talde: Lumi, Tristtan Mourguy, Rukula, Izeberg, Pelax, Joseba Irazoki, Sorotan Babies, Liher, Anari, Eraul, Joseba B.Lenoir, Mor More, Olatz Salvador, Eneritz Furyak, Odolaren Mintzoa, Amorante, Koban, Paxkal Irigoien, Bilau, Aguxtin Alkhat, Leun, Lear, Lisabö, Mursego, Lorratzak, Iker Lauroba, Izaro, Drumkopters, Occhi Di Farfalla, Madeleine...................................... eta orain gogoratzen ez ditudan askoz ere gehiago. 

Bilatu eta entzunez gozatu.