2023 - Gaztelupeko Hotsak
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2007 - Gaztelupeko Hotsak
PARTAIDEAK
2006 - Gaztelupeko Hotsak
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2000 - Oihuka
PARTAIDEAK
Hitzak eta doinuak bat egitetik sorturiko osotasunaren emaitza gisa hartzen bada kantua, Txuma Murugarren kantu egile petoa da, bata eta bestea loturik baitaude ezinbestean haren sorkuntzan. Galeraz, denboraren iraganaz, heriotzaz, arroztasunaz, galdutako xalotasunaz eta bestez idatzi ohi du Murugarrenek, eta gehienetan goibel, malenkoniatsu eta gazi-gozoak suertatzen diren doinuekin janzten ditu hitzak, ahots lakarrez abestuta. Hala ere, tarteka beste idazle batzuen poemetara ere jo izan du; Karmelo F. Gañan, Angel Erro eta Xabi Bordaren poemetara, adibidez.
Gipuzkoarra izan arren, Bizkaian eman ditu Murugarrenek bizitzako urte gehienak. Ortuellan sortu zuen, hain zuzen, Sasoi Ilunak, beste lagun batzuekin batera. Ez zen izan Murugarrenen lehen taldea, baina bai, ordea, oihartzun handiena lortu zuena. Batez ere, 90eko hamarkadaren amaiera aldera izan zuen taldeak oihartzuna. Bere diskorik entzutetsuena kaleratu ostean —Harakina (Oihuka, 1998)—, taldea gelditu egin zen berriz, eta Murugarrenek bakarkako bideari ekiteko baliatu zuen unea, Oihuka diskoetxearen bultzadaz. Nahiko modu azkarrean eta Lau Behi taldeko musikariekin grabaturiko disko batekin aurkeztu zen bakarlari gisa, Nire leihoak diskoarekin (2000). Lan akustikoa eta biluzia zen, oinarrizkoa, apaingarririk gabekoa, Murugarrenek hurrengo urteetan eskaini behar zuenaren lehen zirriborroa. Sasoi Ilunak taldearen azkenengo lanak izandako harrera onak lagundu zuen Nire leihoak ere arretaz hartua izan zedin.
Haatik, hura abiapuntua izan zen. Murugarren ez zen bertan goxo geratzeko prest, eta, hurrengo diskoa lantzeko, Rafa Rueda gitarristarengana (PI.L.T.) jo zuen, aldaketaren bila. Harekin eta Jose Lastra soinu teknikariarekin landu zuen Hegazkinen arima (Gaztelupeko Hotsak, 2001) diskoaren soinu elektriko, trinko eta korapilatsua, ekoizpen lan handiaren emaitza. Hurrengo lanetan galdu ez den ukitu iluna estreinakoz eta indartsu ageri da disko horretan. Musikari taldea ere guztiz berritu zuen; Txarli Solanok (PI.L.T.) eta Arturo Garciak osatu zuten oinarri erritmikoa.
Rueda eta Murugarrenen arteko elkarlanak segida izan zuen Gauak, neskak eta maletak hirugarren diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2003). Aurrekoaren aldean soinua arindu egin zuen Murugarrenek lan honetan, baina berriz ere bere mundu intimoa islatu zuen abestietan, hori interesatzen baitzaio gehien sortzaile gisa. Gitarretan oinarrituriko pop disko honetan hurrengo urteetarako musikari taldearen bizkarrezurra finkatu zuen Murugarrenek: Rafa Aceves (pianoa; Mamba Beat), Ekaitz Hernandez (baxua; Split 77) eta Natxo Beltran (bateria; Atom Rhumba).
Diskotik diskora gauza berriak saiatzeko kezkak bultzatuta, laugarren diskoa, Nire anaiaren kotxeko argiak (Gaztelupeko Hotsak, 2004), Templar & Birdy musika elektronikoko sortzaileekin landu zuen. múm, Lali Puna eta beste talde batzuen eraginez, indietronica delakoaren esparruan sartu zen Murugarren, egitura klasikoko pop kantuak elektronika minimalistarekin osatuz. Berriz ere lan ausarta egin zuen Sasoi Ilunak taldeko abeslari ohiak.
Lau disko errenkadan kaleratu ondoren, hurrena patxada handiagoz hartzea deliberatu zuen, eta beste proiektu batzuetan murgildu zen. Horrela, Rafa Rueda eta Petti lagun hartuta,Hauxe grabatu zuen (Gaztelupeko Hotsak, 2006), hiru kantari eta musikariek partekaturiko diskoa. Halaber, Julen Gabiria idazlearekin batera, Mathilde maitatzeko moduak ikuskizuna taularatu zuen: Murugarrenen kantuetatik abiatuta, Mathilde izeneko pertsonaiaren inguruko istorio bat asmatu zuen Gabiriak, musika eta literatura uztartzeko.
Marjinalia (Gaztelupeko Hotsak) kaleratu zuen 2007an. Gutako bakoitzaren baitan bazterturik bizi diren pertsonaiek osaturiko lurraldea da Murugarrenen marjinalia. Soinu garden eta organiko batean oinarriturik, askotariko eraginak bildu zituen Murugarren lan horretan: pop klasikoa, folk iluna, Europako ekialdeko musika, kabareta…
B aldeko kantuak diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2010) 60ko hamarkadako singleetan B aldea osatzen zuten kantu ahantzi eta “inperfektuen” aldarrikapena egin zuen Murugarrenek.
Bere azken diskoa 14 abesti eta hamahiru istorio txiki (Gaztelupeko Hotsak, 2013) da, Angel Unzu gitarristarekin ondutako lana. Lehen aldiz hitzak idazteaz eta abesteaz baino ez da arduratu Murugarren, eta Unzuren esku utzi ditu musikaren sorrera eta moldaketa lanak. Hortaz, musikalki ezberdintasun batzuk ekartzen ditu disko horrek Murugarrenenen ibilbidera. Buffalo rock taldeko kideekin grabatu zuten diskoa Unzuk eta Murugarrenek.
Komunikabideetan ere aritutakoa da Murugarrenen. Kantu bat abiapuntutzat hartuta, astero zutabe bat idazten zuen Berria egunkarian; horietako batzuk Larrialdietako irteera liburuan bildu zituen (Paper Hotsak, 2006). Halaber, Bilbo Hiria irratian Musikabla saioa aurkezten du.
Testua: Jon Eskisabel
2023
ABESTIAK:
Bizitza zoragarria
Berak nahi zaitu (2023)
Zeure eskuetatik
Eman (Txuma Murugarren)
Oraindik maiteminez
Bada herri bat
Arroka gotorra
Igaro leiho aurretik
Sutan nago
ABESTIAK:
Sutan nago (Babe, I'm on Fire)
ABESTIAK:
ABESTIAK:
Bidaia etengabea
Ongi etorri
Zaldi izutuak
Fortuna bakoak
Bihotza unaturik
Gaueko zubiak
Joanak joan
Belar moztu berriaz
Argazkiak galdu ditut
Kaleak lotan
Lagun dohakabeak
Larruazal lehorra
Egun berrian
Belar moztu berria II
2010
ABESTIAK:
2007
ABESTIAK:
Sarrera
Ridi pagliaccio
Bianka
Poetak Silvia hil dela amestu du
Goiz eriak
Utzi genien zerua
Biok sobera
Denboraren igarotzeaz
Udamin
Waltz
Autoak goizaldean
Gaua helduko da
2006
ABESTIAK:
Gaua eta kea
Xoria kantari
Han dena errazagoa da beti
Hodeietan
Txomin Iantziren kantua
Atean joka
Boga boga
ABESTIAK:
L'homme
Desintoxikazioa
Behin-behineko bizitza
Laurogeiko hamarkada
Atzerriko neska
L'étre
Biharko eguna
Mapetako aberria
La maladie
Bizitza toki ederra da
Lantu luzea
ABESTIAK:
Borisena
Bidean
Albertoren etxean
Gauaren amildegian
Zer esan?
Gaueko orkestra
Plinio zaharraren bidaia
Abiada, antsia eta hirurok
Kotxean
Izara txuriak
Abiada, antsia eta hirurok (singur)
2001
ABESTIAK:
Ispiluan
Ganbaran gordetakoak
Izaskun
Erromako bideak
Arto zelaian
Nire lagunaren ohea
Eskuizkribua
Xumea
Nire tristezia
Aldapan betiko