PARTAIDEAK
2022 - Jo Ta Ke Ekoizpenak
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2009 - Jo Ta Ke Ekoizpenak
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2003 - Gor
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1999 - Gor
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1993 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1992 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1991 - IZ
PARTAIDEAK
Euskal Herrian punk eta folk doinuen garaia zenean, Eibarko lau gaztek pixkanaka hedatzen ari zen heavy metal musika euskaraz jorratzeari ekin zioten. Hala, 1987. urtean musika talde bat sortzeko xedearekin batu ziren Aitor Gorosabel Garai (gitarra eta ahots nagusia), Asier Osoro (baxua eta koruak), Xabier Bastida (gitarra) eta Borxa Arrillaga (bateria). Gorosabelek eta Bastidak Napal taldean jotzen zuten, baina, hura desegin ondoren, egitasmo berrian jarri zituzten indarrak. 1988ko abuztuaren 14an, Ondarroako gaztetxean (Bizkaia) lehen kontzertua eman baino astebete lehenago, taldeari Su Ta Gar izena jarri zioten. Entsegu lokalean musika tresnak behar bezala gobernatzen ikasi eta lehen kantuak konposatu ondoren, 1989an lehen maketa kaleratu zuten. Izan zuen harrera ona ikusita, urte bereko abenduan IZ estudioan sartu ziren, bigarrena grabatzera. Maketa horretan topa daiteke aurreneko aldiz Mikel Laboaren “Haika mutil” kantuaren bertsioa, Txerokee (IZ-Seaska-Elkar, 1990) haren omenezko diskorako egin zutena.
1990. urtea zinez oparoa izan zen eibartarrentzat. Urte hartan, Zarauzko Estigia taldearekin batera, Bilbo Hiria Lehiaketako lehen saria lortu zuten. Sari gisa, bi taldeek disko bat erdi bana grabatzeko aukera izan zuten. Alabaina, Su Ta Garrek aukera baztertu, eta Jaiotze basatia (IZ-Zarata, 1991) lehen diskoa plazaratu zuen. Grabazio lanak berriro ere IZ estudioan egin zituzten,Kaki Arkarazo soinu teknikariarekin. Diskoak sekulako arrakasta lortu zuen, eta “Jo ta ke”, “Begira” nahiz “Mari” kantuak berehala bihurtu ziren ereserki euskaraz egindako heavy musika sekula entzun gabeko milaka gazterentzat. Disko hartako kantu askoren letrak, eta baita hurrengo diskoetan agertu diren beste hainbat ere, Iker Rokandio taldekideen lagunak idatzitakoak dira. Musikaren sortzaile, berriz, Aitor Gorosabel izan da kasu gehienetan.
Aurreneko lana kaleratu ondoren, eibartarrek Euskal Herrian ez ezik Alemanian, Suitzan eta Austrian kontzertuak jotzeko aukera izan zuten. 1992. urtean, berriz, Hortzak estuturik bigarren diskoa argitaratu zuten, Esan Ozenkidiskoetxearekin. 1993. urtean, More Volumen Tour izeneko bira egin zuten Europan, taldearekin batera. Bereziena, ordea, Eibarren eman zuten birako azken kontzertua izan zen. Kontzertu hura bideoan grabatu, eta urte berean kaleratu zuten. Urte bereko irailean, nahiko abesti konposatu ondotik, Berrizko Lorentzo Records estudioan sartu, eta hirugarren diskoa grabatu zuten, Aitor Ariño teknikariarekin: Munstro hilak (Esan Ozenki, 1993). Urteekin, Su Ta Gar taldearen bigarren etxea bihurtu da Berrizko estudioa. Hurrengo urte erdian, kontzertu asko eman zituzten. Tartean, Frantzian, Italian, Austrian eta Alemanian izan ziren.
Hurrengo lana prestatzen ari zirela, 1995eko maiatzean, Borxa Arrillagak istripua izan zuen Donostiako kaian, eta elbarri geratu zen. Borxak berak animatuta, Galder Arrillaga anaia sartu zen taldean bateria jotzera. Laukotea berriro osatu ostean, Sentimenak jarraituz (Esan Ozenki, 1996) laugarren diskoa plazaratu zuten. Aurreko lanarekin batera, disko berriak taldearen eboluzioa agerian utzi zuen. Doinu heavyak baziren arren, thrash eta rock doinuak jorratu zituzten. Era berean, ska musika oinarri zuen kantu bat egitera ausartu ziren (“Errepide hontan galdurik“). Kontzertu bira amaitu ondoren, beste aldaketa bat izan zen taldean. Iban Zugarramurdik Galderren lekua hartu zuen, eta 1997an Agur jauna gizon txuriari (Esan Ozenki) bosgarren lana argitaratu zuten. “Rotaflexa garrasika” (Itoizko urtegiaren aurkako sabotajeari buruzkoa) eta “Gau iluna amaitu da” kantuek arrakasta handia izan zuten. Urte bereko azaroan, taldeak estreinakoz Kuban bira egin zuen. Udan, berriz, Gaur olerkiak bihar presoak Euskal Herrirat! bildumarako “Eromena” kantua grabatu zuten.
Jarraitzaileen eskaerari erantzunez, 1999. urtean Su Ta Gar 1987-89 lehen bi maketen berrargitalpena kaleratu zuten, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin. Nostalgiak, ordea, ez zuen luze iraun, eta taldea gertu zen ibilbideko seigarren lana kaleratzeko. Hala, diskoetxez aldatu, eta urtea bukatu aurretik Homo_Sapiens? diskoa plazaratu zuten, Gor zigiluarekin. Zale askoren ustez, hori da Eibarkoen bigarren aroko diskorik ederrena. Hurrengo hilabetean, laukoteak aurkezpen bira profesionala egin zuen. Soinu eta argi tresneria onak lagunduta, Euskal Herrian zehar kontzertu ugari eman zituen. Bira horren testigantza uzteko, Iholdin (Nafarroa Beherea) emandako azkena zuzenean grabatu, eta 2000. urtean bideo formatuan plazaratu zuten. Urtea bukatu aurretik, Judas Priest Ingalaterrako heavy metal taldearen omenezko Metal Gods (Zero, 2000) diskoan parte hartu zuten, “The Sentinel” abestiaren bertsioa eginez.
Hamar urtean estudioko sei disko kaleratu ondoren, zuzenekoa kaleratzeko garaia iritsi zela ebatzi zuen taldeak, eta Jo ta ke (Gor, 2001) disko bikoitza plazaratu zuen. Bertan garai guztietako 23 abesti bildu zituen, tartean La Polla Records taldearen “No somos nada” abestiaren bertsioa. Lan berria atera eta kontzertu bira hasi bezain pronto, Galder Arrillaga taldera itzuli zen, Iban Zugarramurdiren ordez. Abenduan, laukoteak “Gaztea” kantua grabatu zuen, Gasteizko gaztetxearen aldeko Gaztetxeak Martxan bildumarako.
2008. urtean, Asier Osoro baxu jotzaileak taldea uztea erabaki zuen, familiari denbora gehiago eskaintzeko. Haren ordezkoa topatu artean, Igor Oiarbide (Drindots) hartu zuten kontzertuak jotzen segitzeko. Behin behineko erabakia zen arren, Oiarbide bi urtez egon zen taldean, 2010eko urrira arte. Haren ordez David Zarzosa (Dkuajo) sartu zen, eta urtebete geroago Igor Diezek (Kalte taldekoa) ordezkatu zuen Zarzosa. Hala, gaur egun Aitor Gorosabel eta Xabi Bastida dira Su Ta Gar taldea sortu zenetik segitzen duten bakarrak. Alabaina, eurek dioten bezala, taldea bost kidez osatuta dago. Bosgarrena Borxa Arrillaga da. Taldeko bateria jotzaile ohia webgunearen egilea da, eta diseinuaz arduratzen da. Halaber, hainbat kanturen letrak idatzi ditu.
Lehen kontzertua eman zuenetik 20 urte igaro zirela ospatzeko, kontzertu bira berezia abiatu zuen taldeak 2008ko udazkenean. Ibilbide osoko kantuak aukeratu, eta diskoan grabatu bezala jo zituzten, teklatu moldaketak eta zati akustikoak barne. Bira horren testigantza gisa, zuzeneko disko bikoitza eta DVDa kaleratu zituen 2009ko azaroan, Su Ta Gar 20 urte (Jo Ta Ke Ekoizpenak).
Horren ostean, estudioko lan berria grabatu zuen taldeak, Ametsak pilatzen (Jo Ta Ke, 2011). Asier Osoro baxu jotzaileak taldea utzi zuenetik taldeak grabatutako lehenengoa da, baita hirukote formatuan grabatutako lehenengoa ere. Izan ere, Igor Diez baxu jotzaileak ez zuen parte hartu grabazioan, eta Aitor Gorosabelek grabatu zuen instrumentu hori.
Taldea sortu zeneko 25. urtemugak estudioko hamargarren diskoaren grabazioarekin bat egin zuen. 2013ko udazkenean kaleratu zuen Bizirik gaude lan berria.
Testua: Inaxio Esnaola
2022
ABESTIAK:
ABESTIAK:
Sarrera
Zoramena
Bazoaz
Erresistentziara kondenatuak
Zain, zure zain
Bere hitzen faltan
Zure argia
Eguna argitzean
Bowiek, denborari
Ezer pasiorik gabe
Nor naizen jakin
Eskutitza
Zuloaren zuloan
Zure albotik urrun banago
Gautxoria
Zure aurrean makurtzen naiz
Sumendia sutan
Haika mutil
Erresistentziara kondenatuak II
Itxaropena
Jo ta ke
Hitz margotuak
Mari
Gau iluna amaitu da
Begira
2016
ABESTIAK:
Erresistentziara kondenatuak
Eguna argitzean
Nor naizen jakin
Inoiz ez bezala
Zoramena
Bowiek, denborari
Ezer pasiorik gabe
Amesten dugun mundua
Sumendia sutan
Erresistentziara kondenatuak II
Bazoaz
2013
ABESTIAK:
Nana
Zure argia
Zure baitan
Ez etsi orain
Poema
Bihotzeko su gar hau
Txakurrak solte
Giza harresia
Bizirik gaude
Nazkatu naiz
2011
ABESTIAK:
Hegan
Piztia
Etsaien hitzak
Poza eta tristura
Beti tente eta tinko
Norbera bere ametsen jabe
Materia hutsa naiz
Kantarik politena
Bizi
Zain, zure zain
Ametsak pilatzen
2009
ABESTIAK:
Begira
Fagozitosia
Etsi gabe
Lanik zailena
Ametsa ote?
David eta Goliath
Denak itsuak ote?
Hitz margotuak
Geroaren hazi heziak
Amets baten bezala
Norabide bakarreko maitasuna
Amaren negarra
Jaiotze basatia
Basamortuetako zalduna
Jainko hilen uhartean
Jo ta ke
Rotaflexa garraxika
Itxaropena
Mari
Ekaitza eta barealdia
Azkar zuregana
Nazka
Gau iluna amaitu da
Homo sapiens
Arbasoen mendekua
Haika mutil
Zure atzetik
2007
ABESTIAK:
Ekaitza eta barealdia
Jainko hilen uhartean
Jo ta ke
Geroaren hazi heziak
Haika mutil
Ametsa ote?
Itxaropen hitza
Itsasoz beteriko mugetan
Gau iluna amaitu da
Begira
Doinu ta ideiak sortzen
Agur jauna
Gure izaeraren bila
Rotaflexa garraxika
Itxaropena
Mari
ABESTIAK:
Uniformeen pasarelak
Ametsa ote?
Itxaropen hitza
Etsairik ausartena
Hesian
Norabide bakarreko maitasuna
Estralurtarra
Jainko hilen uhartean
Lagun bat gehiago
Gure izaeraren bila
Bere hitzen faltan
ABESTIAK:
Bidegabekeriaren balantzan
Azken gurutzada
Zuzen
Itsasoz beteriko mugetan
Arnas ixilean
Doinu eta ideiak sortzen
Beti zu gabe
Tartalo etsai
Mamu beltza
Amets baten bezala
Bizitzaren borroka
Zu zara Egunkaria
2001
ABESTIAK:
Agur jauna
Rotaflexa garraxika
Zabalera begira
Basajaunaren eremuan
Homo sapiens
Segi, Segi
Beti aurrera
Eromena
Tiocfaidh ar la
Begira
Arbasoen mendekua
Jaiotze basatia
Haika mutil
David eta Goliath
Etsi gabe
Hitz margotuak
Sentimenak jarraituz
Geroaren hazi heziak
No somos nada
Jo ta Ke
Itxaropena
Mari
Gau iluna amaitu da
2000
ABESTIAK:
Zabalera begira
Zai, hago zai
Sentimenak jarraituz
Tiocfaidh ar la
Beldurraren jainkoak
Beti aurrera
Abere izate ukatua
Homo sapiens
Segi segi
Basamortuetako zalduna
Agur Jauna
Rotaflexa garraxika
Zure albotik urrun banago
Geroaren hazi heziak
1999
ABESTIAK:
Heriotzaren semea
Nire zainetan
Infernurako bidean
Elektrik Ai!
Basamortuetako zalduna
Gudari
1999
ABESTIAK:
Homo sapiens
Segi segi
Geroaren hazi heziak
Zabalera begira
Beti aurrera
Abere izate ukatua
Zai, hago zai
Bada itxaropena
Ekiozu
Erlijioa eta beste gezur batzu
Arranoa eta Quetzala
Zure albotik urrun banago
ABESTIAK:
Rotaflexa garraxika
Agur jauna
Norabiderik gabe
Tiocfaidh ár lá
Hitz margotuak
Gidoi gabeko filmea
Amerika
Gau iluna amaitu da
Pagolako haranetik
Lurraren oihua
Gazte eder baten ametsak
1996
ABESTIAK:
Putreak
Legez kanpo
Beldurraren jainkoak
Bultza aurrerantz
Zuloaren zuloan
Sentimenak jarraituz
Gautxoria
Aho zabal ergelak
Eraikitzeko suntsitzen
Maskararen atzean
Goiza heldu baino lehen
Gure bizitza
Mututu nahi naute
Errepide hontan galdurik
1993
ABESTIAK:
Denak itsuak ote?
Gizateriaren heriotza
Lanik zailena
Denborak
Ia ba espabila
Munstro hilak
Basajaunaren eremuan
Eskutitza
Prest al zaude?
Noiz arte?
1993
ABESTIAK:
Ekaitza eta barealdia
Sua pizturik dirau
Amaren negarra
Azkar zuregana
Nazka
Itxaropena
Fagozitosia
Zure aurrean makurtzen naiz
Jaiotze basatia
Zure atzetik
For whom the bell tolls
Jo ta ke
1992
ABESTIAK:
Ekaitza eta barealdia
Azkar zuregana
Nazka
Arbasoen mendekua
Amaren negarra
Eguen bat
Suak pizturik dirau
Laga dana
Fagozitosia
Txapela buruan eta ibili munduan
1991
ABESTIAK: