2021 - Elkar
PARTAIDEAK
2016 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1979 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1972 - Herri Gogoa / Edigsa
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1969 - Herri Gogoa
PARTAIDEAK
Oskarbi taldea 1966. urtearen hasieran sortu zen. Don Bosco haur abesbatzan ibilitako hainbat kidek talde berria egitea erabaki zuten. Berehala dezenteko sona lortu zuten. Baina hasierako hilabeteetan ez zuten zuzendaritza musikalik, eta zeregin horretarako Don Bosco abesbatzan ezagututako Koldo Romero gonbidatu zuten.
Ahots harmoniak ziren Oskarbiren ardatza. Taldeak “euskal jazza” delako musika egiten zuen: jazzaren, gospelaren eta 60-70eko hamarkadetako joera berritzaileen arteko nahasketa berezia. Ez zituzten partiturak estu errespetatzen, eta ahotsak modu espontaneo batez integratzen saiatzen ziren. Herri kantutegia eta taldeak berak sortzen zituen abestiak ziren haien musikaren oinarri nagusia. Euskal tradizioari modernitatea erantsi nahi zion Oskarbik. Jose Luis Treku taldekideak agertu zuenez, “Azkueren eta Aita Donostiaren kantuak hartu eta geure erara ikasi eta moldatzen genituen, eta guk geuk ere jasotzen genituen hainbat herritan. Baina horietaz gain, guk ere abesti berriak egiten genituen poeten hitzekin” (1).
Hitzei dagokienez, Bitoriano Gandiaga,JosAnton Artzeeta Xabier Leteren olerki asko musikatu zituen taldeak. Horiez gain, Jorge Oteizak ere eragin handia izan zuen taldean; hark egin zituen Oskarbiren ikurra eta lehen disko txikiaren azala.
1968an, Eibarko San Joan jaietan Radio Juventudek antolatutako Primer Premio de Intérpretes de la Canción en Euskara-Gran Premio de Eibar lehiaketan euskal kantuaren lehen saria irabazi zuen taldeen atalean, Koldo Romerok sortutako “Gazteak gera” doinuarekin. Hala ere, kantuak ez zuen zentsuraren galbahea pasatu, eta ezin izan zuten grabatu. Hurrengo urtean, taldeak lehen disko txikia eman zuen argitara. Kantutegietatik hartutako lau abestik osatzen zuten, baina molde gaztea eta berritzailea emanez. Diskoa Urnietako Salestarren ikastetxean grabatu zuten, Bartzelonako talde tekniko baten laguntzaz. Herri Gogoa diskoetxeak eman zuen argitara.
Urte horietan, Ez Dok Amairu mugimenduan murgildu zen Oskarbi. Taldearekin hainbat emanaldi egin zituzten, eta Baga, Biga, Higa sentikarian bete-betean hartu zuten parte. Orduko euskal kulturan gertatzen ari ziren aldaketa garrantzitsuetan partaide zen taldea; hala ere, kantuak ez ziren momentuko egoerari erantzuteko sortuak.
Koldo Romerok honela azaldu zuen: “Guk ez dugu zirkunstantzia bati, edo momentu koiuntural bati bakarrik erantzungo dion abestirik egiten. Bapateko horiek, sarritan, bere eragina gogoan hartuz ere, berehala igarotzen dira, modatik pasatzen. Jakineko une bati ez ezik, gure herriaren norabideari erantzunaz jokatu nahi dugu. Abeslariaren eta herriaren artean etenik sortu gabe” (2). Bigarren diskoa Bartzelonan grabatu zuten, Lluis Llach eta Joan Manuel Serraten estudioko musikariekin: Abesti zaharrak eta berriak(Herri Gogoa, 1970). Baliabideak hobeak izan ziren, eta, abesti zaharrez gainera, taldearen hiru abesti sartu zituzten: “Ni bizi naizen lurrean“, “Txori txikiak“eta “Iru gabean“.
Horren ondotik, taldeak hainbat aldaketa izan zituen. Batzuek, soldaduskara joan behar izan zuten; beste batzuk, ezkondu egin ziren. Hala ere, Oskarbik bizirik segitu zuen. Hirugarren diskoa, Eskutari (Herri Gogoa, 1972), Donostian grabatu zuten, Iñaki Beobidek zabaldutako estudioan, eta teknologia berriak baliatu zituzten: moog gailuaren erabilera izan zen berrikuntzarik handiena. Diskoan Koldo Romerok sortutako lau kantu zeuden: “Andro kanto“, “Kezka“, “Eskutari” eta “Bai, bai bainan gero ez“. Urte berean, Bakartxo Maritxalarrek lau kantuz osaturiko EP bat grabatu zuen, Kantu zaharrak (Edigsa / Herri Gogoa, 1972): “Xoxuak“, “Bart arratsian“, “Elizara dijoa” eta “Lau lagun” dira lan horretan jasotako abestiak.
1975. urtean bi disko batera argitaratu zituzten: Olentzero eta Hitz urri batzuk, biak Herri Gogoarekin. Lehena, gabon kantuz osatutako lana zen. Bigarrena, berriz, orduko egoera politikoaren ispilu garbia. Horretan dago “Esperantzari leiho bat” abestia, Gandiagak idatzitakoa eta taldearen ikur bihurtu zena. Kantu horrekin bukatzen ziren Oskarbiren emanaldiak.
1977an Koldo Romerok Oskarbi utzi zuen, baina taldeak iraun egin zuen. 1980an taldearen azken disko ofiziala agertu zen, Euskara eta txakolina(Elkar), eta 1984. urtean taldearen agurra iritsi zen, 400dik gora emanaldi eskaini ondoren. Hortik aurrera, Oskarbik oso tarteka eskaini ditu emanaldiak, ekitaldi berezietan, hala nola Gandiagari eta Oteizarieskainitako omenaldietan.
Oskarbiren antologia bat argitaratu zuen Elkar diskoetxeak 2004. urtean: Esperantzari leiho bat, bi diskoz osatutako bilduma. Bertan, sekula grabatu gabeko sei kantu agertzen ziren: “Ez dakit zergatik“, “Andre nobia“, “Mutil txaleko gorria“, “Lua lua“, “Ez zaude bakarrik” eta “Elizara dihoa“. Horrez gain, 1976an argitaraturiko Olentzero diskoa konpaktu formatuan berrargitaratu zuten 2008an, Olentzero(Elkar), eta beste bost kantu grabatu berriak erantsi zizkioten.
Taldearen bigarren aro honek segida izan zuen Xirimiri diskoarekin (Elkar, 2012). Kanta tradizionalek osatzen dute diskoaren ardatzak, eta horietatik gehienak inoiz argitaragabeak dira. Diskoa aurkezteko agertokietara itzuli zen Oskarbi.
Hainbat lagun pasatu dira Oskarbitik taldearen sorreratik igaro diren 45 urteetan, baina gaur egun taldea osatzen dutenak honako hauek dira: Iñaki Maritxalar, Jose Luis Treku, Beronik Ondikola, Bakartxo Maritxalar, Maite Aizkorreta, Maria Jose Bergara, Karlos Ruiz eta Gontzal Iñarra. Horrez gain, Oskarbiren ibilbide luzean beste hainbat musikari pasatu dira taldetik: Mari Jose Fernandez, Kepa Garbizu, Karmelo Arren, Elixabete Urreta, Antton Valverde…
Testua: Gontzal Agote
2021
ABESTIAK:
Kantua zuei
Oskarbi kantu kantore
Trinidadeak
Iturri zaharretik
Zein eder gizakumea
Trebiñun dantzan
Soin berriko koplak
Nigatik nigar
Amets herri
Androkanto
Mariñela
Mendira naiz
Esperantzari
2016
ABESTIAK:
Mendira naiz
Hiru gauean
Marinela
Galai bat
Zazpi urte
Bai bai baina gero ez
Gotaineko kantoria
Xoruak burua
Txalaparta
Garagarrilean
2012
ABESTIAK:
Xirimiri
Firlan girun
Gabon hitzak
Trintxerpeko bilera
Alarguntsa
Ostalierra
Ale arraunean / Balearen arrantza
Andre gaztia jai jai
Kuku / Kukuak umeak
Xoxoak xo / Xoxaina
Leihorik leiho Ipar haizea
Tanborileruen kontrapasa
Lasturko miliaren eresia
2008
ABESTIAK:
Bozkario *
Kanta zagun guziek **
Kristo guziek dezagun egun adora *
Eguberriren jitiaz **
Gaiaren gai ona / Ezkilak *
Olentzero **
ABESTIAK:
Mutil txaleko gorria
Argizagiak zelütik
Xoxoa
Xoxoak xo
Bentara noa
Usoak
Defuntuen egunean
ABESTIAK:
Defuntuen egunean
Tilili eta Talala
1976
ABESTIAK:
Mila aldiz
Xoxoak xo
Esperantzari leiho bat
Nik entzun dut
Arta zuriketa
1976
ABESTIAK:
1972
ABESTIAK:
Etxola
Bai, bai, bainan gero ez
Trinidadeak ditu
Adizan Grabiela
Txorittua nurat hua
Eijerra zira maitia
Kezka
ABESTIAK:
Argizariak zelutik
Urzo bat jin izan da
Baratzeko pikuak
Txamarra txartxo bat
Iru gabean
Atxia motxia
Barberak esperantza