2020.12.01
Mikel Markez

Mikel Markez

  • 1971
  • Errenteria (Gipuzkoa)
  • Kantautorea
  • Webgunea
Biribilean
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Markez, ahotsa, gitarra
  • Arkaitz Miner, biolina, biola, mandolina, tinplea
  • Julen Alonso, trikitixa, eskusoinua
  • Esti Markez, ahotsa
  • Andrea Bidart, ahotsa

EROSI
Indar bat dabil hor
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Arkaitz Miner, biolina, mandolina, gitarra akustikoa
  • Satxa Soriazu, pianoa eta teklatua
  • Amaiur Cajaraville, kontrabaxua
  • Mikel Markez, ahotsa, gitarra klasikoa, perkusioa

EROSI
Hiri hartan izan zen
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Markez, ahotsa, gitarra
  • Pello Ramirez, biolontxeloa, akordeoia
  • Arkaitz Miner, biolina, mandolina, gitarra

EROSI
Zure begiek. 1988-2008
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Markez, ahotsa, gitarra
  • Iñaki Salvador, pianoa (1, 5, 8, 9, 11, 12, 13), hari moldaketak (6)
  • Mikel F. Krutzaga, baxua (1)
  • Alos Quartet, hari laukotea (1)
  • Juan Carlos Perez, hari moldaketak (1)
  • Dominic Earl, gitarrak, teklatua eta koroak (2)
  • Aitor Arozena, baxua (2)
  • David Etura, bateria (2)
  • Jexux Mari Irazu, ahotsa (3)
  • Maialen Lujanbio, ahotsa (3)
  • Joseba Tapia, soinu txikia eta ahotsa (3)
  • Iñaki Garmendia, flauta (4, 5, 10), saxofoi tenorra (6, 7, 12)
  • Gorka Onraita, baxua (4, 7, 8, 10)
  • Pello Ramirez, eskusoinua (4, 9, 10, 11, 14)
  • Anjel Valdes, perkusioa (4, 7, 10)
  • Luis Camino, perkusioa (5, 8, 12, 13)
  • Ritxi Salaberria, baxua (5, 13)
  • Luis Gil, cuatroa eta gitarra (5)
  • Ismael Ruiz de Infante, biolina (6)
  • Celia Lumbreras, biolina (6)
  • Iñigo Santos, biola (6)
  • Itziar Basagoiti, biolontxeloa (6)
  • Eduardo Salvador, gitarra (8), baxua (12)
  • Iker Goenaga, ahotsa (9)
  • Joxe Mari Irastorza, xirula (11)
  • Joseba Loinaz, teklatuak (12)
  • Pako Diaz, bateria (12)
  • Leire Martinez, ahotsa (13)
  • Mixel Ducau, gitarra elektrikoa (13)
  • Jexuxmai Lopetegi, ahotsa (14)
  • Pako Aristi, flauta, gaita eta ahotsa (14)

EROSI
Erabil nazazu
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Markez, gitarra klasiko eta akustikoa, soinu txikia eta ahotsa
  • Pello Ramirez, biolontxeloa eta akordeoia
  • Dominic Earl, gitarra akustikoa
  • Iñaki Salvador, pianoa
  • Javi Area, kaxoi flamenkoa eta darbouka
  • Anjel Unzu, jarroia
  • Davide Conte, pandero italiarra
  • Pako Aristi, gaita eta flauta
  • Iker Goenaga, ahotsa
  • Patxi Saiz, ahotsa
  • Jexuxmai Lopetegi, ahotsa
  • Oinarri korua (zuzendaria, Xabier Vesga)

EROSI
Dena hankaz gora
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Markez, gitarra, trikitixa, ahotsak
  • Iñaki Salvador, pianoa, rhodesa, sintetizadorea
  • Pello Ramirez, biolontxeloa, akordeoia
  • Luis Camino, perkusioa
  • Cesar Zapirain, oboea
  • Ritxi Salaberria, baxua
  • Luis Gil, cuatroa, gitarra
  • Mixel Ducau, gitarra
  • Arkaitz Miner, biolina
  • Iñaki Garmendia, flauta, saxofoia
  • Leire Martinez, ahotsa
  • Alberto Gartzia, baxua
  • Pako Aristi, sintetizadorea

EROSI
Tribuaren hitz galduak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Markez, ahotsa, gitarra
  • Pako Aristi, ahotsa

 
Kantu erotikoak
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Luis Camino, perkusioa, ahotsa
  • Pello Ramirez, biolontxeloa, akordeoia
  • Iñaki Salvador, pianoa, sintetizadoreak
  • Mikel Markez, gitarra, ahotsa
  • Kutxo Otxoa, biolina
  • Luis Gil, gitarra
  • Joxe Mari Irastorza, flauta, gaita
  • Ritxi Salaberria, baxua, ahotsa
  • Pello Irizar, bonbardinoa
  • Jexuxmai Lopetegi, gitarra, ahotsa
  • Joseba Tapia, trikitixa, ahotsa
  • Maider Zabalegi, panderoa, ahotsa
  • Alaitz Telletxea, ahotsa
  • Niko Etxart, ahotsa

EROSI
Zertarako mugak jarri
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Markez, gitarra, trikitixa, ahotsa
  • Iñaki Salvador, pianoa, sintetizadorea
  • Gorka Onraita, baxua, ahotsa
  • Iñaki Garmendia, saxofoiak, flautak
  • Luis Camino, perkusioa
  • Olatz Zugasti, harpa
  • Eduardo Salvador, gitarra
  • Joseba Tapia, trikitixa, ahotsa
  • Maialen Lujanbio, ahotsa
  • Jexuxmari Irazu, ahotsa

EROSI
Oroitzapenak oparitzen ditut
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Markez, ahotsa, gitarra
  • Eduardo Salvador, baxua, kontrabaxuak
  • Iñaki Garmendia, flauta, saxofoi tenorea
  • Iñaki Salvador, pianoa, teklatuak
  • Luis Camino, perkusioa
  • Pako Diaz, perkusioa, bateria
  • Ismael Ruiz de Infante, biolina
  • Celia Lumbreras, biolina
  • Iñigo Santos, biola, biolina
  • Itziar Basagoiti, biolontxeloa
  • Joseba Loinaz, teklatuak
  • Jose Alberto Batiz, gitarra
  • Fernando Leiza, bateria
  • Xabier Berasaluze 'Leturia', perkusioak, panderoa
  • Joseba Tapia, trikitixa, panderoa
  • Mixel Ducau, gitarra
  • Michel Longaron, bateria
  • Mikel Artieda, baxua

EROSI
...eta etorri egin zait...
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Mikel Markez, ahotsa, gitarrak
  • Gorka Onraita, baxua, biolontxeloa, pianoa, sintetizadoreak, perkusioa
  • Iñaki Garmendia, flautak, saxofoiak
  • Anjel Valdes, perkusio latinoa
  • Joxe Usabiaga, perkusioa
  • Joserra Etxeberria, sintetizadoreak
  • Joseba Loinaz, sintetizadoreak
  • Beltza eta Txilibitu, txalaparta
  • Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa
  • Joseba Tapia, trikitixa

EROSI
Indar bat dabil hor
play_buttonadd_button

Indar bat dabil hor

Indar bat dabil hor

Kantu erotikoak
play_buttonadd_button

Urkiola gaineko

Kantu erotikoak

Biribilean
play_buttonadd_button

Baina berdin dio (zuzenean)

Biribilean

Indar bat dabil hor
play_buttonadd_button

Konplize ditut eta

Indar bat dabil hor

Zertarako mugak jarri
play_buttonadd_button

Preso egon denaren gogoa

Zertarako mugak jarri

Indar bat dabil hor
play_buttonadd_button

Gauza xumeetan

Indar bat dabil hor

15 urterekin hasi zen Mikel Markez gitarra jotzen, eta 16 urterekin bere kantuak sortzen zituen. “Gure institutuan ziklo bat egiten zen Euskal kantariak eskoletan, eta Oreretako ikastolatik pasatu ziren Txomin Artola, Amaia Zubiria, Niko Etxart, Anje Duhalde… koadrila. Han ikustea, han bertan, egiten zutena eta poesia… Niretzat leherketa izan zen, eta horregatik hasi nintzen ni, seguru” (2).  Maketetan bilduak zituen, bada, berak sorturiko abesti horiek, eta diskoan ateratzeko aukera 1992an etorri zitzaion, Elkar diskoetxearekin …eta etorri egin zait… grabatu zuenean.

351

Mikel Markez. (1991)

Ikaragarrizko arrakasta lortu zuen lehen disko hark. “Zure begiek” kantua bera eta “Baina berdin dio”, “Marinelaren bakardadea”,Etzera” eta beste batzuk nonahi eta noiznahi entzuten ziren 90eko hamarkadaren hastapenetan. Lehen disko haren zazpi mila aletik gora saldu zituen Markezek. Eta handik bi urtera, Oroitzapenak oparitzen ditut argitaratu zuen (Elkar, 1994). Aurrekoan bezala, Markezek berak idatzi zituen disko horretako letra eta musika ia denak (Karlos Aizpuruaren eta Gabriel Arestiren abesti bana salbu). Hitzari garrantzi berezia ematen zion kantautoreak: “Musikari garrantzi handia ematen diot, baina zerbaiti eman beharko banio pisuaren %51, hitzari emango nioke. Batzuetan apaiz konplexua sartzen zait; sermoia edo nire munduaren ikuspegia saldu nahi diodala munduari iruditzen zait” (3).

Hurrengo urtean, ildo beretik, Zertarako mugak jarri argitaratu zuen (Elkar, 1995). Maialen Lujanbiok eta Jexuxmari Irazuk idatziriko abestiak eman zion diskoari izena. Argitalpen horrekin,Pako Aristi idazlearekin elkarlanean hasi zen Markez, hark idatzi baitzion “Gabon arboletako” kantua.

104

Bertsolari Egunean. (1994)

Laugarren diskoak, Kantu erotikoak izenekoak (IZ, 1997), bestelako giro bat ekarri zuen Markezen ibilbidean. Lan monografikoa zen, eta izenburuak berak zioen bezala, erotismoari kantatu zion abeslariak. “Egia da ere bai pixka bat potroetaraino nengoela kantautore erromantiko zer horretaz, ezagutzen nauen edozein berehalaxe konturatzen da-eta nire errealitate pertsonala ez dela hain melenga. Errealitateari justizia pixka bat egiteko, baita defendigarria iruditzen zaidan zerbait egiteko ere. Gero eta gogorragoa egiten baitzait 16-17 urterekin idatzitako abestiak kantatzea” (4), zioen diskoaren aurkezpenean. Lan horren abiapuntuan, Asier Serranorekin eta Joxe Mari Carrerekin onduriko ipuin, kantu eta poema erotikoen ikuskaria zegoen.

Hurrena disko bikoitz batekin iritsi zen Markez: Dena hankaz gora eta Tribuaren hitz galduak (Gaztelupeko Hotsak, 1999). Pako Aristiren hitzak dira disko horren abiapuntua, eta bereziki Tribuaren hitz galduak ikuskaria. Gerora, Abiadura handiko urte baten kronika eta Tabuak saltsa berdean ikuskizunak eman zituzten han-hemenka idazleak eta kantariak elkarrekin. Euskal Herriko mugetatik irten, eta Argentinan ere eman zituzten ikuskariok. Markezek, gainera, Argentinan ez ezik, Venezuelan eta Kuban ere jo izan ditu kontzertuak, eta baita Espainian eta Frantzian ere.

108

Pako Aristi idazlearekin zenbait ikuskizun taularatu eta liburu bat argitaratu du.

Bost urte pasa zituen kantautoreak hurrengo diskoa egin aurretik. “Hasi nintzenetik seigarren diskora arte ia kasik etenik gabe jardun izan dut. Momentu batean nire burua galduta ikusi nuen. Ez nekien zergatik, norentzat, nola ari nintzen kantuan. (…) Isilik iraun dudan tarte honetan nire buruari zergatik, norentzat eta horrelako galderak egin dizkiot eta erantzunak aurkitu bitartean mutu egon naiz”, adierazi zuen gerora (5). Erabil nazazu lanarekin itzuli zen (Gaztelupeko Hotsak, 2004), “zerbait esateko” bazuelako. Pako Aristi, Sonia Gonzalez, Joseba Sarrionandia, Lizardi nahiz Joan Mari Irigoienen poesiak musikatu zituen diskoan, eta bestetik, Victor Jararen “Te recuerdo, Amanda” euskarara ekarri zuen: “Nola ahaztu Amanda“.

Ondoren, 20 urteko ibilbidea biltzen duen diskoa plazaratu zuen: Zure begiek 1988-2008 izenekoa (Elkar). Aurreko diskoetako hainbat kantu esanguratsu berriz grabatu zituen Markezek, moldaketa berriekin.

Hala ere, 2011n kantu berriekin itzuli zen Markez, eta Hiri hartan izan zen (Elkar) diskoa kaleratu zuen. Hirukote formatuan grabatutako lana da, Pello Ramirez biolontxelo jotzailearekin eta Arkaitz Miner gitarristarekin. Euskal eta atzerriko idazleen poemak musikatu ditu lan horretan (Beñat Sarasola, Manuel Rivas, Mario Benedetti, Pako Aristi…) eta Silvio Rodriguez kantari kubatarraren kantu bat moldatu (“Haize zu zara“).

Indar bat dabil hor (Elkar, 2003) da Markezen azken diskoa. Disko “argitsua, mezu baikorrez betea” dela adierazi zuen kantariak aurkezpenean. Aire Ahizpak, Benito Lertxundi, Josu Zabala eta Alaitz Telletxeak kolaboratu dute diskoan, besteak beste, eta bi bertsio biltzen ditu lanak: Jack Warshaw-ren “No time for love” (Hertzainak taldeak Salda badago diskoan grabatu zuen 80ko hamarkadan) eta “Erresumarik zabalena“, Lubaki Banda literatur taldeak maketa batean grabatutakoa.

Pako Aristi idazlearekin batera Plazer bat izan duk, Benito! (Elkar, 2012) liburua idatzi du, Benito Lertxundirekin urteetan izandako solasaldien kronika.

Testua: Ainara Gorostitzu

  • (1)   Berria, 2008ko apirilaren 4a
  • (2)   Berria, 2008ko ekainaren 11
  • (3)   Euskaldunon Egunkaria, 1994ko ekainaren 12a
  • (4)   Euskaldunon Egunkaria, 1997ko azaroaren 19a
  • (5)   Entzun!, 2005eko otsaila-martxoa

Atzera

Zure begiek

Atzera

Hiri hartan izan zen

Atzera

Konplize ditut eta

Atzera

Gauza xumeetan

Atzera

Indar bat dabil hor (zuzenean)

Atzera

Baina berdin dio

Egilea: Gaizka Peñafiel

Biribilean
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Baina berdin dio (zuzenean)

Hiri hartan izan zen (zuzenean)

Herrimina (zuzenean)

Zure begiek (zuzenean)

Zertarako mugak jarri (zuzenean)

Galdetzen (zuzenean)

Konplize ditut eta (zuzenean)

John Zaharra (zuzenean)

Hiri hartan izan zen
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Hiri hartan izan zen

Olentzero business center

Osten dira

Hotza eta bikote zintzoa

Gizon bat

Urrutiminez

Ahaztu itzazu

Buenos Airesko euriak

Dena kaosa denean

Haize zu zara

Nork erraiten du

Erabil nazazu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Erabil nazazu

Euria itsas gainean

Desirak dira

Gizartearen eraikuntza

Milad Mohammed Hemeida

Mendi-gaña

Airea doan gutuna

Haize gorria

Nola ahaztu Amanda

Venga de donde venga

John zaharra

Dena hankaz gora
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Dena hankaz gora

Zaldiarena

Feria

Gaua, hotza, negua

Gela zeru bihurtua

Industri birmoldaketa

Hodeietara begiratu genuen

Bidertzeko lapurra

Zatoz, asemen!

Ez asko espero

Urrun dabilenaren kanta

Bufanda ehulea

Tribuaren hitz galduak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Shenandoah

Tribuaren lehen aipamena

Hitza eta musikaren arteko elkarrizketa

Ezin sentitu

Uztai bi

Mendekuaren orduan

Beltz man

Ilargi betearen ordua

Orioko trainerutik

Oda a la pacificación

Moon river

Imajinatzen zaitut

Natur zientziak

Irune

Tribuaren azken aipamena

Leitzan mutil finik ez

Desagertua

Txano Gorri

Kantu erotikoak
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Urkiola gaineko

Oianone

Oe-lagunak

Angela

Txoriontasun

Eskolako lanak

Larragoiti Gardeian

Neska ttikia atsegin minetan

Kama goli

Adar eroa

Getaiko kalen

Hamahiru (t)alde (Askoren artean)

ABESTIAK:

Egizu lo

Zertarako mugak jarri
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ez dut inorena izan nahi

Poema baten arrakasta

Ea topatzen zintudan

Preso egon denaren gogoa

Zertarako mugak jarri

Gabon arboletako

Irudikatzen

Badaezpada

Malenen xerka

Flexo txiki baten argitan

Ipotxak eta intxixuak

Oroitzapenak oparitzen ditut
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Beti urrun

Imajinatzen zaitut

Lau urtaroak

Gauak eztanda egin du

Lo sakonetik

Egindakoak eginda

Paris zaharreko

Zutaz gogoa dudanean

Elkarrekin

Egia bat

...eta etorri egin zait...
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Baina berdin dio

Marinelaren bakardadea

Zure begiek

Eguzkia

Harkaitza

Itsu bati

Etzera

Oroituz

Gaur ere

Naturari buruz