Gasteizko hainbat taldetan —Reverendo Parker, Vitu’s Dance, Mendeku, Whisky Dyck…— aritutako musikariek osatzen dute Mairu. Hirukote honek pop garbienetik rock gogorrenera jotzen du bere abestietan, eta besteak beste, The Cure, Inmaculate Fools, Bruce Springsten, Deep Purple edota Black Sabbathen eragina aitortzen du.