Mahaster River pertsona eta izaera guztiz ezberdinez eta kontrajarriez osatuta dago, baina kasu konkretu honetan partaideen ideia eta pertsonalitateak bildu, arnastu, eta elkar elikatzen dute proiektu bakar batean. Horrela, hiru kideak batzen dituen blues-a (T-Bone Walker eta Bo Diddley bezalakoen bertsioak zein blues propioak garatuz), funk-soul-a, ikutu flamenkoak dituzten kantuak eta instrumental klasifikaezinak lantzen dituzte, topatzeko erraza ez den nahasketa bati irteera emanez.