Gasteizko Neubat taldean hasi zuen bere ibilbidea Libe Garcia de Kortazarrek. Sorkun eta Ekon-en partaide izan da eta Izaki Gardenak taldearekin bi disko argitaratu ditu. Hala ere, bere kantu propioak lantzeko denbora ere aurkitu du eta horretan ibili da isilpean azken urteotan. Abesti horietako batzuetan Joseba Poncek (Dut, Kuraia, Lisabö) lagundu dio ideiei forma ematerako orduan eta konposizioak biribiltzeko lanetan.