PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2018 - Gor
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2006 - Gor
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2003 - Gor
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1998 - Gor
PARTAIDEAK
Hastapenetan hiru lagunek osatu zuten Leihotikan: Patxi Mercerok (gitarra eta abestien egilea), Gorka Armendarizek (ahotsa) eta Alfonso Contin Titi-k (bateria). Egin zuten lehen kantuari “Leihotikan” izenburua jarri zioten, eta taldea ere horrela deitzea erabaki zuten. Maketa bat grabatu zuten hirukote gisa, Leimak izenekoa 81994), eta lagunen artean banatu. Bigarren maketa ere etorri zen, Zerumugak (1996), baina ordurako bost lagun ziren taldean, Aitor Remon (baxua) eta Mikel Aranguren (gitarra) taldekide berriekin. Nafarroatik kanpo lehen kontzertua 1997an egin zuten, Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan. Aranguren izan ezik, beste guztiek jarraitzen dute taldean.
Bigarren maketa Gor diskoetxeko arduradunen eskuetara heldu zen, eta “Punk-rok” kantuak Iruñeko tabernetan oihartzun handia izan zuela kontuan hartuta, disko bat grabatzeko proposamena egin zioten taldeari. Kantu berriak behar bezala lantzeko astirik gabe, Hemen ez da ezer aldatzen lehen diskoan (Gor, 1998) maketetako kantuak sartu zituen boskoteak. Besteak beste, Bad Religion, Pennywise, NOFX, 7 Seconds eta Minor Threat taldeen eragina sumatzen zitzaion, baina, batez ere, Ezin Izan taldearen eragina aldarrikatu zuen Leihotikanek. Urte batzuk geroago Ezin Izanen bertsio bat (“No oirás“) grabatu zuten Ilunago, ederragodiskoan (Gor, 2006). Hardcore melodikotik baino gertuago sentitzen zen taldea punk-rocketik. “Hardcore melodikoa etiketa bat da. Punk-rocka musika baino zerbait gehiago da. Jarrera bat da” (1). Aipaturikoez gain, Rock Radical Vascoko taldeek eta Kataluniako 80ko hamarkadako hardcore taldeek ere (HHH, Monstruacion, GRB…) eragin zieten. Hain zuzen, HHH taldearen omenezko Pedazo de tierra/Pedazo de mierda diskoan parte hartu zuten nafarrek.
Lur bigarren diskoan (Gor, 2000) kantuak gordinagoak eta zuzenagoak izan zitezen saiatu ziren, naturari, arrazakeriari eta norberaren kezka existentzialei buruzko hitzekin, baina aurreko lanaren hardcore eta punk-rock ildotik atera gabe. Itoiz taldearen “Clash & Pistols“ kantuaren moldaketa grabatu zuten –kontzertuetan, Itoizen kantu gehiago jotzen zituzten–, eta, bitxikeria gisa, Hemendik At! dance taldeko Iker Sadabak girotze lana egin zuen Iñigo Ibarrak abesturiko bertsoan. Disko guztietan Ibarraren bertso bat sartzeko ohitura du talde iruindarrak.
Hala ere, diskoa “ilunegia” geratu zitzaiela uste zuten, eta hurrengoan, Munduaren leihoa-n (Gor, 2003), lehenengoaren freskura eta bigarrenaren sendotasuna uztartzen saiatu ziren. Taldekideen osasun arazoak zirela medio, hiru urte eman zuen taldeak “desagerturik”, zuzenean jo gabe. Kantu gehiago sortzeko aprobetxatu zuten geldialdia. Los Angelesko (Kalifornia, AEB) Youth Brigade taldearen moldaketa bat egin zuten disko horretan (“Zerbaitetan sinetsi“), eta Iker Piedrafita (Dikers) izan zuten ekoizpenean lagun. Hitzetan, mezu argiagoak eta hurbilagoak azaltzen ahalegindu zen taldea.
Diskoak patxadaz eta presiorik gabe prestatzeko ohiturari jarraituz, beste hiru urte pasatu ziren Ilunago, ederrago kaleratu arte. Taldearen diskorik landuena da, eta hitzetan “sakonagoa eta intimoagoa”, taldekideen hitzetan. Estilo aldetik punk-rock eta hardcoreari eutsi arren, aniztasuna dago kantuetan. Disko honekin Euskal Herritik atera ziren estreinakoz jotzera; Espainiara eta Kataluniara, hain zuzen ere. 2004ko urtarrilean Madrilen jo behar zuen, Berri Txarrak taldearekin batera, baina Espainiako zenbait komunikabide eta elkarte ultraeskuindarrek egindako presio eta mehatxuen ondorioz, antolatzaileek kontzertua bertan behera uztea erabaki zuten.
Taldearen estudioko azken lana, orain arte, Harold da (Gor, 2012). Jack Bradley argazkilariak Harold Wittles izeneko mutikoari ateratako argazkia du azalean, eta kantuen artean, Gabriel Arestik idatzitako letra bat (“Arestiren omenez“) eta Jesus de la Rosa Espainiako Triana taldeko kide zenak idatzitako beste bat (“Llegó el día” kantuaren hitzak itzuli zituzten “Esnatzea” abestian). Munduaren leihoa diskoan bezala, Iker Piedrafitak egin zituen ekoizpen lanak.
Testua: Jon Eskisabel
Astran (Gernika), Zarautzen, Ordizian eta Lizarran, irailean eta urrian eginiko kontzertuetatik hartutako irudiekin gauzatu da bideoa.
Bideogilea: Aitor Remon
Patriarka arraren arrakasta (Gernika, 2019.09.13)
Gernikako Astran grabatua, 2019ko irailaren 13an
Kamera: Fernando Molina
Muntaia: Aitor Remon
Soinua: Alain Ayesa
Astran (Gernika), Zarautzen, Ordizian eta Lizarran, irailean eta urrian eginiko kontzertuetatik hartutako irudiekin gauzatu da bideoa.
Bideogilea: Aitor Remon
Gernikako Astran grabatua, 2019ko irailaren 13an
Kamera: Fernando Molina
Muntaia: Aitor Remon
Soinua: Alain Ayesa
2023
ABESTIAK:
Zaila
Etorkizuna ginenean
Zu gabe
Izaeraren erreka
Azken misioa
Armarik ez dut baina...
Askatasuna
Betidanik eta betiko
ABESTIAK:
Leihoan orduak
Non zaude?
Patriarka arraren arrakasta
89
Zakurren dantza madarikatua
Idoloak gurtzen
Herrimina
Kasu txo!
Musika&mezua
ABESTIAK:
Ahaztu ezinik (zure muxuak)
Ehizakiaren bila
Suizidio kolektiboa
Hemen geratzeko
Eman beste aukera bat
Kontuak eskatzen badizkidate
Egoen lehia
Abenduan
ABESTIAK:
Leihotikan
Munduaren leihoa
Gaur
Zure soineko urdina
Ez ahantzi inoiz
Lastozko heroiak
Arestiren omenez
Arga ibaia
Nafarroa
Tximaluzedun burusoilak
Idoloak akatu
Bi nesken maitasuna
Bosch
Industriapean alokatuak
Baliteke
No oirás
Kolorea
Entzun!
Uztailak 6
Asteburu guztietan
Zu, zu
Espero dudan pertsona bakarra
Helio hirua
Eta orain
Hemen ez da ezer aldatzen
Esperantza
Urrun doa
Nork uka dezake?
Bukatu da
Punk rok
Zerbaitetan sinetsi
2012
ABESTIAK:
Arestiren omenez
Esperantza
Gaur (ez dira pasako!!)
Espero dudan pertsona bakarra
Bi nesken maitasuna
Esnatzea
Entzun!!
Bosch
Harold
Arga ibaia
Goizeko ordubiak
Haien historia
Kezko hiriak
Urretxindor distortsionatua
Azken minutuan
ABESTIAK:
Baliteke
Munduaren leihoa
Zure soineko urdina
Nafarroa
Zaharkituriko fedea
Kolorea
Zerbaitetan sinetsi
Kamile hartza
Ilunago, ederrago
Asteburu guztietan
Ikusi mendizaleak
Galdua nuen ametsa
Zu, zu
Tximaluzedun burusoilak
Zabal dezagun euskara
Idoloak akatu
Punk-rok
Maldan behera
Mi ciudad
Hiltzoriaren mundu liluragarria
Malkoak
San Fermin
Bosque animado
Ohean
Bukatu da
2006
ABESTIAK:
Eta Zaratustra etorri zen
Zain
Industriapean alokatuak
Ilunago, ederrago
Zure soineko urdina
Monopoly jokoa
No oirás
Egonezina
Bizitzaren ironia
Plastikozko izar berriak
Jantz nazazu
Oroimenak erretzen
Baztertua
Zabal dezagun euskara
Korapilatuak
2003
ABESTIAK:
Tximaluzedun burusoilak
Ez dira zutaz fidatzen
Existentzia
Euskaldunak gara
Munduaren leihoa
Helio hirua
Nafarroa
Zuretzako
Beheruntz begira
Geroa
Ez ahantzi inoiz
Itxura
Ezabatuak
Ahaztuak
Zerbaitetan sinetsi
Erantzunik ez
2000
ABESTIAK:
Badira
Lasaitu zaitez
Garaia da
Kolorea
Nork uka dezake?
Anai haundia
Esana dago
Zuri begira
Clash & Pistols
Hiria
Galdua nuen ametsa
Bide ertzean
Balioen eremua
Lur
Gizaxoa
ABESTIAK:
Asteburu guztietan
Idoloak akatu
Ume gaiztoa
Urrun doa
Ez izatearen triologia
Baliteke
Uztailak 6
Eta orain
Hemen ez da ezer aldatzen
Punk-rok
Malkoak
Haizeetatik
Uztailak 7
Bukatu da