2012 - Hiri Records
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2008 - Warner Music
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1998 - Resistencia
PARTAIDEAK
1996 - Elkar
PARTAIDEAK
1995 - Elkar
PARTAIDEAK
1994 - Elkar
PARTAIDEAK
1991 - Karonte
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1987 - Elkar
PARTAIDEAK
Lehen disko hura argitaratu zuenerako trikiti txapelketetan zaildua zegoen Kepa Junkera. 11 urterekin hasi zen soinu txikia jotzen, aitonak panderorako eta amak euskal dantzetarako zuten zaletasunari erantzunez, Bilboko Errekalde auzoan. “Niri hasieratik esan zidaten jotzen nuen hura ez zela trikitixa. Nire musika ez zela hemengoa, ezin zitekeela dantzarik egin nire musikarekin. Hori 16 urte nituela gertatu zitzaidan” (1).
Baina orduan ere, txapelketen garaian ere, trikitiari ezartzen zitzaizkion nolazpaiteko mugak gainditu nahi zituen Junkerak. 1988ko Euskal Herriko Trikitilari Txapelketako saio batean, Boni Iturbide pandero jotzailea aulkitik altxatu eta dantzan hasi zitzaien Junkera eta Joxe Mari Santiago Motriku-ri; baina Iturbidek trikitia ez eta rock musika dantzatzeko imintzioak egiten zituen, protesta bezala. “Aniztasunak edo ideia ezberdinek ez al dute lekurik? Beti taldetxo baten ideiek agindu behar al dute? Ez al da zilegi aurrerakuntzak egitea? Zergatik ezin dira beste tonu batzuk erabili, edo pieza beste era batera hasi edo dantzari begira ez dauden piezak jo, jendeak entzun besterik egin ez dezan” (2). Junkerak hautu hori egin zuen hasieratik, eta horren erakusle dira bakarka egindako lehen bi diskoak, Triki up (Elkar, 1990) eta Trikitixa zoom (Karonte, 1991).
Soinu berrien bila egin du musika Junkerak, hasieratik. Bilaketa horretan, gitarra eta baxu elektrikoak eta teklatuak sartu zituen Kalejira al-buk diskoan (Elkar, 1994). Folk-rockaren bidetik eginiko disko hartan, gainera, David Edgar Passinghamek ingelesez eginiko hitzak musikatu zituen Junkerak. Diskoa, gainontzean, batik bat bertsolarien hitzen gainean josia zegoen (Andoni Egaña, Jon Sarasua), baina baita Edorta Jimenez idazlearen hitzetan ere.
Mugarik gabekoa izan da Junkeraren ibilbidea. Eta bilaketa horretan Euskal Herritik at egin zuen lehen diskoa Trans-Europe Diatonique (Silex, 1993) izan zen, John Kirkpatrick ingelesarekin eta Riccardo Tesi italiarrarekin osaturiko lana. Ibilbide horretako bigarren pausoa handik bi urtera eman zuen Junkerak, Julio Pereira portugaldarrarekin batera Lau eskutara (Elkar, 1995) lan sentibera eta akustikoa kaleratuta. Junkeraren ibilbidean mugarri bat ezarri zuen disko honek. Hurrengo urtean bikotekidea aldatu zuen, eta Ibon Koteron alboka jotzailearekin Leonen orroak (Elkar, 1996) argitaratu zuen.
Arrakasta komertziala eta nazioarteko aitortza ekarri zizkion diskoa 1998an iritsi zen: Bilbao 00.00h (Resistencia, 1998). Munduko soinuak ekarri zituen bi diskotan, Madagaskartik Quebecera, Europa erdialdetik Afrikara, Galiziatik Irlandara Portugaldik igarota… Horretarako, ikaragarrizko kolaboratzaile pila izan zuen lagun trikitilariak: Phil Cunningham, Hedningarna, Alasdair Fraser, La Bottine Souriante eta Paddy Moloney, beste askoren artean. Hurrengo diskoetan bide beretik jo zuen trikitilari bilbotarrak.
Nazioartean izan zuen arrakasta hari lotzen zaio Tricky! (Kaira Productions, 2000), Japonian bakarrik argitaratu zen diskoa. Bilbao 00.00h. lanaren arrakastak EMI multinazionalaren eskaintza ekarri zion, eta Maren diskoa argitaratu zuen (EMI, 2001). Bere alaba baten izena daraman disko horretan, Bilbotik Urdaibaira egin zuen trikitilariak. “Inguru hartan izan dira bikingoak, erromatarrak, keltiarrak… Kultura guzti horiek han utzi duten hondarra da nire musikaren bitartez eman nahi dudana”, azaldu zuen promoziorako elkarrizketa batean (3). Bilbo 00.00h. diskoan, kantutik kantura egiten ziren herrialdez herrialdeko jauziak; Maren-en, berriz, abesti berean nahasten dira kulturak; esaterako, Albaniako abeslarien ahotsak eta Anton Latxarena (Oskorri) kontrastean entzun litezke. “Bok-espok” eta “Ny hira hira” abestien arrakasta itzela izan zen, eta lehen aldiz Grammy Latino sarietarako izendapena jaso zuen Junkerak, disko osoarengatik. Grammy saria bi urte geroago eskuratu zuen, folk disko onenaren atalean, Bilboko Arriaga antzokian grabaturiko K zuzeneko diskoarekin (EMI, 2003). Bere ohiko musikari taldeaz gain, La Bottine Souriante, Bulgarka, Patrick Vaillant eta Donostia abesbatza elkartu zituen Junkerak zuzeneko grabazio hartarako.
Hiri (Elkar, 2006) argitaratu aurretik, Athletic bihotzez diskoa egin zuen (Balea Musika Ideiak, 2004), futbol taldearen omenez. Euskal Herriko zein kanpoko hainbat abeslari eta musikari gonbidatu zituen (Francis Diez, Alex Sardui, Aitor Gorosabel, Faltriqueira, Tejedor…), euskarazko eta gaztelaniazko kantuak abestu zitzaten.
EMI multinazionala utzi eta bere hastapenetako diskoetxera itzuli zen, Lagun Aroren babesarekin, Hiri argitaratzeko. Aurreko bien aldean, artisau kutsuko diskoa egin nahi izan zuen. Kanpoan emandako urteetan ezagututako musikariak bildu zituen, eta hainbat hiritan izandako bizipenak eta sentipenak jaso zituen abestietan. Folk kutsuko bidaia kosmopolita horretan, Laponiako Kiruna, Marokoko Agadir herrixka, Finlandiako Kokkola hiria, Georgiako Tbilisi, AEBetako Reno, Frantziako Tatihou eta Japoniako Nagoya ekarri zituen diskora, baina baita Iurreta (Bizkaia) eta Ataun ere (Gipuzkoa).
“Mugarik gabe” abestiaren filosofiari eutsiz argitaratu ditu Kepa Junkerak hurrengo lanak: Etxea (Warner Music, 2008), Kalea (Warner Music, 2009) eta Herria (2010). Euskal abesti tradizionalen inguruko proiektu zabal baten hiru aleak dira horiek. Bertan, Euskal Herritik kanpoko kantari eta musikariak euskaraz abesten jarri ditu Junkera, eta batik bat ekoizpen lana egin du trikitilariak. Etxea-n, Estrella Morente, Loquillo, Ana Belen, Victor Manuel, Dulce Pontes, Miguel Bose, Lluis Llach, Luis Eduardo Aute, Andres Calamaro, Pedro Guerra, Miguel Rios, Santiago Auseron, Jaime Urrutia, Ginesa Ortega eta Pau Donesek hartu zuten parte, besteak beste. Kalea-n berriz, Juanes, Lila Downs, Pablo Milanes, Lito Vitale, Carlinhos Antunes eta beste batzuek abestu dute euskaraz. Azkenik, Herria osatzeko, AEBetako, Mexiko, Armenia, Nikaragua, Pakistan, Maroko edota Japoniako musikariengana jo du.
Egitasmoa aurrera eramateko Eusko Jaurlaritzaren 700.000 euroko diru laguntza jaso zuen, eta horrek euskal musikari eta abeslari askoren haserrea piztu zuen. Jaurlaritzaren jokaera salatzeko, manifestu bat sinatu zuten berrehundik gora musikarik 2008ko abenduan.
Pieza berriekin grabatutako estudioko azken lana Ultramarinos & Coloniales da (Hiri Records-Warner, 2011). «Gure musikara itzuli gara, eta aldi berean urrats bat aurrera egin dugu. Gogoa nuen abesti berriak egiteko eta gurea den esparru horretan ikertzen jarraitzeko. Horregatik, gure zigiluaz gain, bestelako ukituak ere badituela uste dut», adierazi zuen musikariak aurkezpenean.
Horrez gain, bere diskoetako kantu ezagunak beste musikari batzuekin berrinterpretatzeko asmoari ekin dio Junkerak. Bi lan kaleratu ditu orain arte: Provença Sessions (Hiri Records, 2009), Melonious Quartet mandolina laukotearekin grabaturiko diskoa, eta Habana Sessions (Hiri Records, 2010), Rolando Luna pianista kubatarrarekin. Halaber, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin Ipar haizea (Hiri Records, 2012) grabatu zuen KlasikAT egitasmoaren barruan, bere konposizio batzuen bertsio sinfonikoa.
Galiziari eskaini dio Kepa Junkerak bere orain arteko azken lana, Galiza (FOL Musica, 2013). Herrialde horretako pieza tradizionalak grabatu ditu Junkerak, Galiziako hainbat musikariren kolaborazioarekin: Cristina Pato, Budiño, Davide Salvado, Susana Seivane, Mercedes Peon, Daniel do Pando, SonDeSeu, Treixadura… Diskoa European World Music Charts zerrendako bosgarren postuan sailkatu zen 2014ko otsailean.
Testua: Ainara Gorostitzu
2017
ABESTIAK:
Cant de batre del comtat
Canço de pandero de l'Urgell i tonades de pandero d'Àger
Jota del poble
Cercavila de Bocairent & polca del 2 de març & polca del Tosquiets & polca de l'augé & pasodoble de muntanya
Jota de Sella
L’oferta dels homes i dones
Cobles de per Astí
Cant de batre de Tàrbena
Jota del Campello
Contrabandista & Pradi Pep
El pardal & xotis del Jaumet xic
Jota i fandango del interior de Castelló
Bolero de Santa Maria
El rossinyol & el lladré
Jotas de València & seguidillas de Castellón
Mateixa dels cavallets & contradansa vella
Els segadors
Sa ximbomba
Clavellina de Beget & aquests de la capa negra
Jota de tírig Castellon alt maestrat
La ciutat de Nàpols
Cant de batre de Muro de Alcoi & jota del campanar
Balladeta de l’àliga & cadeneta dels nanus & marxa
La balanguera
Cançó dels traginers
La clavellinera & Nondik Jo Maurizia & Infernuko Auspoa
Cançó de dona i home
Polca del ball de gitanes de Sant Celoni & ai, mariners! & cercaviles de muro
Testament d’Amèlia & ball de l’àliga de la Patum de Berga
Don Francisco
Espolsades
La muixeranga
Mariner
Cant de batre de Mallorca
2016
ABESTIAK:
Errekarriak
Ama
Drakian
Arrano fandangoa
Marea Zumaian
Mikeldi
Errauts bihotza
Amilotxa
Txipiritona
Sukarrieta
Animalizkoak
Gernika
Sardinderi
Pottokak
Mallokuko sua
Maletak
ABESTIAK:
Sorginak infernuko hauspotik irtetzen
Primi, Romualda, Andresa, Leona, Mikaela, Pantxika eta Martzelina
Auntxaren ibilerak
Oromiño lurretan
Trikitilariak gera
Laja eta bere txapelak
Roman eta Kontxa Urraza Zollon
Landakanda, Iturbide eta Motriku
Epelderen irribarrea
Sakabi Fasiorekin hizketan
Joakintxu eta Karakol
Baltseo txikia
Zumarragako trikitixa
Jacinto Rivas 'Elgeta'
Larrinaga-Guerrini
Zazpiak Bat fandangoa
Trinidade plazan
2013
ABESTIAK:
Alalá transfigurado
Muiñeira dos pontinos
Xota da guía
Lelele
Danza das pereiras / Danza de Rubiós / Muiñeira de Mangüeiro
O pousa
Fasioren martxea
Canto de Monzo / Muiñeiras de Florencio
Valse de Santa Mariña
O Merlo / Bizkaian zehar / Lúa clarea / Pagasarriko martxea / Lévame, lévame
Galizako muiñeirak / Trikitixa martxa
Maneo de Silván / Roman Urazarren
Agarrado de Vilar de Cabeiras
Muiñeira de Valdeferreiros
Terras do norte
Muiñeira a Cruz da Lobeira / Ruada
Contar dos arrieiros / Maneo dos barreiros de Malpica de Bergantiños
Valse de Arousa
Rumba de Barciademera
Ven bailar Carmiña / Pasodoble do Berbés (Os Morenos de Lavadores)
Unha note nai eira do trigo
O galo
Valse de Pazos de Merexo
2012
ABESTIAK:
Bihar arte
Hiri
Berhueta
Señora Moça
Madagaskar
Zolloko San Martinak & Huriondo
Bok espok
Gaztelugatxeko martxa
ABESTIAK:
Zokale
Someneiro & Sardinale
Rekaldelhi & Nerbyork
Lisbao
Alfakoli
Gatzunaskao & Santamaricaibo
Riberhia
Iturriboca & Monteviderrieta
Quitto & Correocife
Fueros Aires
Barranquilla Barrena
Bilbotik San Frantziskora
ABESTIAK:
Zirkinipez
Bihar arte
Huriondo / Zolloko San Martinak
Berhueta / Señora Moça
Maren
Fandango
Rekalde dantzatu debalde / Iturriberri / Maume / Dantza con novios
Eritegiko martxa / Gaztelugatxeko martxa / Kalejira zirkus
Del Hierro a Madagaskar
Madagaskar / Ortigueira dantza
Bok espok
2010
ABESTIAK:
Itsaso laino dago
Amodioa zoin den zoroa
Amodioaren berri
Axuri beltza
Egun da Santimamiña
Ene izar maitea
Eperrak
Markosen txarrixe
Amerikara noa
Baserritarrak gera gu
Salamankara
Pello Joxepe
Solferinoko itsua
Goizian goizik
Agur Xiberua
Ardo gorri naparra
Xurian xuri
Ederra zira maitea
Boga boga
Hator hator
Begiak barrez barrez
Egun da Santimamiña
Markesaren alaba
Orioko baleari
2009
ABESTIAK:
Agur Jaunak
Madalen Buzturingo
Adios ene maitia
Gure aitak amari
Santa Ageda
Atxiketan potxiketan
Goizian argi hastian
Ala kinkiri ala kunkuru
Aldapeko
Oi nere zoragarria
San Migelen bertsoak
Txori erresiñula
Txoria txori
Andre Madalen
Haurrek ikas zazue
Haurtxo polita
Apaizen kontra
Antoni eta Anton
Amak ezkondu ninduen
Glu glu glu
Aita San Antonio
Habanara joan ginan
Lua lua
ABESTIAK:
Fandango
Ataun
Madagaskar
Huriondo
Señora Moça
Santimamiñeko fandangoa
Kokkola
Nondik jo Maurizia?
Uluka
Bok espok
Piti
Tatihou
Napoli
Jainkoaren poza
2008
ABESTIAK:
Haurtxo txikia
Bautista Bazterretxe
Bazkaldurikan bapo bapo / Din don
Urzo xuria
Maitia nun zira
Ikusten duzu goizean
Joxe Migelen batela
Hara nun diran
Oriko txoria / Prima eijerra
Oh Pello Pello
Nere sentimendua / Orain kantatuko dut / Madalenara
Maitia nun zira
Hiru damatxo / Behin batean Loiolan
Triste bizi naiz eta / Xarmagarria zira
Miru zuria / Ikusi nuenean
Loriak udan
Iruten ari nuzu
Lili eder bat badut nik
Haika mutil
Bermeoko portua
2006
ABESTIAK:
Tatihou
Hiri
Lurkoi-Busturian
Ataun
Buenos Aires
Nagoya
Tbilisi
Kerman Sunne-n
Reno
Napoli
Kokkola
Agadir
Rekalde
Kiruna
Iurreta-Yaiza-Arsèguel
2004
ABESTIAK:
Harrobiaz harro
Orroak
Chulos hasta pa perder
Mila kilometrotara atzetik
Hegoa eta iparra
Oinak egiten
Mundu denak
Estropadan
Blanc zuri branco
Amets zurigorriak
Dzuaru
Herriaren zati
Aurrera aurrera Athletic!
2003
ABESTIAK:
Oliene
Kaixarranka
Santimamiñeko fandangoa & ioaeoe
Peliqueiroak Terranovan
Herrik shaw
Urdaibai
Huriondo
Del Hierro a Madagaskar
Busturiko vikingoak
Odolaren boza
Zirkinipez
Maren
Ortigueira dantza
Sunne
Señora moça
Bihar arte
Gaztelugatxeko Martxa
Bok espok
Ny hira hira
2003
ABESTIAK:
Oliene
Kaixarranka
Santimamiñeko fandangoa & ioaeoe
Peliqueiroak Terranovan
Urdaibai
Huriondo
Del Hierro a Madagaskar
Busturiko vikingoak
Odolaren boza
Zirkinipez
Maren
Ortigueira dantza
Sunne
Señora moça
Bihar arte
Gaztelugatxeko martxa
Bok-espok
Ny hira hira
2001
ABESTIAK:
Bok-espok
Ny hira hira
Busturiko Vikingoak
Mundaka
Peliqueiroak Terranovan
Izaro
Urdaibai
Maruelexa
Mataculebra
Kaixarranka
Balea
Oliene
Maren
2000
ABESTIAK:
Fandango
Andrakaseko errementaria
Odolaren boza
Señora moça
Huriondo
Arin novo
Bizkaiko dantzak
Triki up
Madagaskar
Zirkinipez
Fasio & Lurra-Terra
Billy from overseas
Hila bat lehenago
Berhueta
Nondik jo Maurizia?
Zolloko San Martinak
Gaztelugatxeko Martxa
1998
ABESTIAK:
Arin Quebec
Del Hierro a Madagascar
Fasio & Lurra-Terra
Maitia nun zira?
Bok-Espok
Santimamiñeko fandangoa & ioaeoe
Muskerraren balsa & La balso de Combouscuro
Justin lagun
Arin-Novo
Gesala
Gaztelugatxeko Martxa
Fali-Faly
Karola de mar
Piti & Iturrigorri
Loriak udan
Arin-Oskorri
Zumaia
Sodade
Zugarramurdi dantza
Berhueta
Tandremo
Nondik jo Maurizia?
Arin-Argiñeta & Ortigueira dantza
1996
ABESTIAK:
Odolaren boza
Adar okerra
Arrana-karran
Zizta-dantza
Sugoiren dantza
Itxinako behe-lainoak
Zirkinipez
Zenarruzako sekretua
Dringilin dango
Hamaika kolore
Baltzolara bidean
Leonen orroak
Zummâra
Barakaldotik Arratiara
Txirikila
Atxular atea
1995
ABESTIAK:
Madagaskar
Eguzkiaren dizdira
Pedrinhas
Dantza con noivos
Señora Moça
Kalatxoriak
Sodade
Jainkoaren poza
Pátio das camélias
Pousada das neves
Después de la misa (dedicada a Jean Phocas)
Disfraces
Lau eskutara
1994
ABESTIAK:
Madagaskar
The way that the wind blows
Trying to get it right
Kalejira al-buk
Ahuntzaren gauerdiko eztula
Profezia
Fandango
Billy from overseas
Bilbo
Neguko balsa
Diamantearen bihotza
Itsasoa belztuta
Ari naizela
ABESTIAK:
Novena
Al-Andalus
Hornpipe
Bambou
Yesterday
Trioole
Bizkaiko dantsak
Menage à trois
Oops
Welcome to hell
Faxdango
Ciuma swing-sogando le fate
Triki-gnosis
1991
ABESTIAK:
Trikitixa zoom
Andrakaseko errementaria
Arrapaladan
Diatonik axe
Eritegiko martxa
Irlanda
Libre
Ene izar maitea
Ozeano Artikoa
Raz-eko muturra
Bihar arte
1990
ABESTIAK:
Akelarretik Josapatera
Triki up
Urratzen
Bera
Bikote aldaketa
Untzihatz
Nondik jo Maurizia?
Espetxea
Erdiko geltokia
Zer espero
Hila bat lehenago
Triki zone
Kalejira zirkus
1987
ABESTIAK:
Ederra baina mizkea
Kaixo lagunak
Huriondo
Zolloko San Martinak
Infernuko hauspoa
Rekalde, dantzatu debalde
Mugarik gabe
Bizkaian zehar
Mundu arraio honi
Bilboko kutsaduraz gain
Xuxuna
Anbototik Oizera