PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2006 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1999 - NO-CD Rekords
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
Zazpi urterekin bidali zuen amak Juan Mari Beltran (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1947) herriko bandaren zuzendariarengana musika ikastera. Klarinetea jotzen ikasten hasi, eta zuzendariaren eraginez txistua jotzen ere ikasi zuen. Hamabi urterekin biak jotzen zituen, klarinetea herriko bandan eta txistua txistulari taldean. Hamabost urte zituela, Donostiara bizitzera joan zen familiarekin. Isidro Ansorenarekin jarraitu zuen ikasten, eta haren enkarguz ezkontza eta auzoetako festetan txistua jotzen hasi ziren, bera eta anaia Bixente.
Biak hasi ziren Argia taldean musikari gisara. Juan Antonio Urbeltzen eraginez taldean gertatutako bilakaera hurbiletik ikusi, eta Euskal Folklorearen Laborategiko partaide aktiboa gertatu zen Juan Mari Beltran. Garai hartakoak dira bere lehen landa ikerketa eta grabazioak. Zoritxarrez, gehienak galduak dira gaur egun; hala eta guztiz ere, orduan piztu zitzaion Beltrani gaurdaino itzali ez zaion herri musikarekiko eta ikerketarekiko grina. Argia taldean ere hasi zen herri musikako tresnak ezagutzen eta jotzen. Horretaz gain, Artze anaiekin txalaparta jotzen hasi eta 1964an eman zuten Beltran anaiek lehen txalaparta emanaldia, Elizondon (Nafarroa).
Euskal herri musikaren izen funtsezkoak gertatu diren hainbat musikari ezagutu, tratatu eta estimatu zituen: Leon Bilbao albokaria, Maurizio Elizalde txistularia… Sekula ikerketa alde batera utzi gabe, 1980an sortu zuen Azala, eta taldean jarraitu zuen 1984a arte. Artean, euskal folk musikaren haize berrien adierazle zen diskoa grabatu zuen: Azala (IZ,1983). Taldekideekin norabide musikalaren inguruko desadostasunak zituela-eta Azala utzi eta Txanbela osatu zuen 1984an. Urte hartan bertan kaleratu zuten lehen lana, Txanbela (IZ, 1984). Hurrengo urtean, bere ikertzaile senaren lekuko eta euskal etnomusikologiaren harribitxia den Euskal Herriko soinu tresnak (IZ, 1985) diskoa eta dokumentala plazaratu zituen.
Txanbelan askoz ere modu “libreagoan” gauzatu ahal izan zuen Beltranek herri musikaz zuen ikuspegia; berreskuraketa eta artifiziorik gabeko berrinterpretazioa. Ikuspegi horren lekuko dira taldearekin plazaratutako beste hiru diskoak: Doinurik doinu (IZ, 1987), Hirugarren koskan (IZ, 1992) eta Arin arinketan (IZ, 1997).
Berrikuntza eta esperimentazioa alde batera ez dituela uzten erakutsi zuen Joxan Goikoetxea akordeoi jotzailearekin izandako elkarlanean. 90eko hamarkadan indarrean zegoen “musika berrien” etiketa jaso arren, txalapartaren eta teklatuen arteko elkarrizketa mamitsua da Egurraren orpotik dator… diskoa (NO-CD, 1993). Suso Saiz musikari espainiarrak ekoitzi zuen bikotearen hurrengo lana, Beti ttun-ttun (NO-CD, 1999), aurrekoaren bidetik jotzen zuena.
Bakarkako ibilbideari ekin zion Juan Mari Beltranek urte hartatik aurrera. Bi disko kaleratu ditu orduz geroztik: Arditurri (Elkar, 2002), hori ere Suso Saizek ekoitzia, eta Orhiko xoria (Elkar, 2006). Bietatik edozein gerta daiteke Beltranen ikuspegi musikalaren gailurraren erakusgarri. Multinstrumentista preziatua izanik (alboka, dultzaina, txalaparta, txistua…), hainbat musikarirekin lan egin du azken 25 urteotan. Aipagarriena, agian, 1984tik aurrera Amasako Astiasaran Anaiekin egiten duena. Horren lagin bat Amasatik Arratera (Herri Musika Zaleak, 2007) diskoan bildu dute.
Xirolarrua (Syntorama-Soinuenea, 2012) da Beltranen azken diskoa, Fernando Jalon dultzaina jotzaile espainiarrarekin grabatutako lana. Xirolarrua tresna berreskuratzeko eta dultzainarekin historikoki izan duen bikote harremana berpizteko bi musikariek egindako lanaren testigantza da aipaturiko diskoa.
Herri musikaren inguruan egindako lan guztia erakutsi eta zabaltzeko sortu zuen Herri Musikaren Txokoa. Museo eta interpretazio zentro horretan liburutegia, fonoteka eta herri musikako hainbat tresna topa daitezke. 1996an martxan jarri eta 2002an zabaldu zen jendearentzat. Interpretazio zentroa izateaz gain, inguruan bestelako egitasmoak ere gauzatzeko plataforma bikaina da Herri Musikaren Txokoa. Herri Musika Zaleak elkartea da bertan sortutako egitasmo nagusia.
Ezin aipatu gabe utzi Juan Mari Beltranek euskal musika tresnak zabaltzeko hezkuntza alorrean egindako lana. 1985etik hainbat tresnaren irakasle da Hernaniko kontserbatorioan (dultzaina, txalaparta, alboka…), eta bera da azken hogei urtean Hernanin Euskal Herri osoko txalapartariak bildu dituen Txalaparta Festaren bultzatzaile eta antolatzaile nagusietakoa. Hain zuzen, txalapartari eskainitako disko-liburu mardula kaleratu du, Txalaparta (Nerea-Syntorama, 2009), eta horren harira, Ttakun Ttan Ttakun ikuskizuna prestatu du Kukai dantza taldearekin.
Testua: Andoni Tolosa
2019
ABESTIAK:
Pasaiako batelarien zortzikoa
Ene muthilik ttipiena
Brodazalearen kantorea
Kaskarote dantza
Ontzi bat egin da
Jeiki, jeiki, etchenkuak
Milla zortzireun da cincuenta y cuatruan
Pasaiako herritik
Ale, arraunean
Kristobal Colon
Santulari zetan doa Portugaletera
Barkora, mariñelak
Partida tristea Ternuara (1798)
Mariñelen polka
Itsasoa laino dago
Lekeitioko Kaixakarranka
ABESTIAK:
Alboka (Arratia. Bizkaia)
Sunpriñua
Txistua (Kaletar ingurukoa)
Toberak
Soka taldea
Panderoa
Trikitixa. Soinu-txikia
Alboka (Zegama. Gipuzkoa)
Xirula
Dultzaina
Txalaparta (Erbetegi-Etxeberri)
Txanbela
Txistua (Baserritar ingurukoa)
Tronpa-mosugitarra
Txalaparta eta adarra
Nafarroako gaita
2014
ABESTIAK:
Egunsentia
Bergaretxeren kontrapasa
Baserrira noratuta / Negu beltza-gorria
Leheneko koblakariaren ahidia
Larraburu
Artzainzuloan
Billantzikoa
Almute dantza
Lagun artean / Rigodoia
Artaldearen atsedena
Plazara
Arratsaldeko eguzkia / Soinua geldituta
Soinu-jolearen hasperena
Udako solstizioa Chillida Lekun
Neska laguntzea
Lo-ametsetan
2012
ABESTIAK:
Errioxako Kalebueltak
Gure atsegina
Arin-arin - martirieta
Ozkabarte
Zelatun
Hernaniko buruhandien dantza
Eskuernagako makil jokoa
Euskal baleazaleak
Mazurka zuberotarra
Hau dantza
Naxerako bueltak
Añarxume
Diego
Jota Montte
Porrusalda Montte
Baztango sagar-dantza
Kadrile copain mauletarra
Danbolinteroen kontrapasa
Zaragi dantza
Txulalai
Tximistarri
Orhiko xoria
2009
ABESTIAK:
Ttakun ttan ttakun
Ttakunez elkarturik
Kirikoketa
Sagutzarra eta basurdea (zerua zikinduaz)
Dilin dalanketa
Bederatzikoan
Arrankin trankin trankun mailoaren hotsa
Orekaren eta desorekaren arteko mugan
Ilbete dantza
Ur azpiko harri hots jokoak
Ttinbilin ttanbalan
Agurra
Mahai inguruan
Hamarrekoetan
Uso xuria errazu
Gaztainak egosiak eta
Ttunttun
Itsasoa laino dago
2007
ABESTIAK:
Kalez kale
Gure lurra
Martirieta
Baltsa kanadiarra
Montte aldetik
Hamabost hamasei urte
Oraingo neskatilak
Amasako sasi-mazurka
Paperezko etxea
Leitzakoa
Baita ere
Bultzemeneoan
Tú ya no soplas
Zizurkilgo bidean
Tomasena
Agirretxe arin arin
Ostegun gizen
Etxe-zahar
Orexako polka
2006
ABESTIAK:
Itzurun: Lizarratik Donostiara
Gogoaren bidezidorretatik
Kontradantza
Josetxo Olaberriko / Artamendiko Lili
Txalaparta launaka
Otxoki
Arratiatik Txilibrin
Muneinak
Ernio, Urkiola edo Urrategin (Montte porrusalda)
Gorrotxategien martxa
Baztango ioiak
Agiñako harrespilak
Lauko ote jotzea
ABESTIAK:
Arditurri
Sigi-sagan
Martxa herrena
Ote jotzea
Begira begira nago-Baratzeko pikuak
Sorgin etxean
Hamar hamaiketako eguzki beroa
Arrabiten zurdetan
1999
ABESTIAK:
Hasierako aïrea
Durunbele-Alakiketa
Fandango aparta
Sagar dantza
Zuretatik burnira
Ezkilaparta
Bentatik nator
Saltoka
Aire malguan
Beti ttun-ttun
Amaitzeko aïrea
Belatsarena
ABESTIAK:
Egurraren orpotik dator
Deia
Makil dantza
Aire librean
Lo kanta
Azken dantza
Toberak
Eltzegor
Ingurukoa
Argizari
Egurraren kanta
Hegaldia