PARTAIDEAK
2019 - Zakurraren biolina
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2017 - Gaztelupeko Hotsak
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
Buenos Aires izeneko auzoan jaioa, musikarekin harreman oso estua zuen familia batekoa da Joseba Tapia; besteak beste, Juanito eta Eleuterio osabak trikitilari ospetsuak zirelako. Txikitatik hasi zen musika lantzen, hasiera batean soinu handia, Mikel Bikondoaren akademian. Zortzi urtez aritu zen ikasten, baina hamabost urterekin erabaki zuen hura ez zela bere tresna, eta soinu txikia lantzen hasi zen, Eleuterio Tapia osaba irakasle zuela.
Harekin hasi zen plaza eta erromerietan jotzen, eta 1981. urtean agertu zen plazan bakarrik lehenengo aldiz, Donostiako Igeldo auzoan. Handik hiru urtera, aurrerantzean bere pandero jole izango zen Xabier Berasaluze Leturia-rekin jotzen hasi zen. Hortik aurrera, bikote bereizezina bihurtuko zen, Tapia eta Leturia izen artistikoa hartuz.
Modu paraleloan, Joseba Tapiak bide propioa jorratu du. 1998. urtean, Koldo Izagirre idazlearekin elkarlanean, Apoaren edertasuna proiektua (Gaztelupeko Hotsak, 1998) jarri zuen martxan. Izagirreren narrazio baten gainean osatu zuten diskoa, eta ondorengo ikuskizuna, trikitiaren eta literaturaren arteko uztarketa berezia eginez. Bakarkako hurrengo proiektua ere ezohikoa izan zen. Québec, hamalau kantu independentziarako diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 1999) Tapiak herrialde horretako idazle eta poeten kantuak abestu zituen, Itxaro Bordak eta Koldo Izagirrek euskaratuak. Alderdi musikalean Arkaitz Miner (biolina), Ritxi Salaberria (kontrabaxua) eta Pascal Gaigneren (gitarra eta moldaketak) izan zituen alboan.
“Ni Quebecera hurbildu banaiz izan da beraiek dituzten kezkak nireen parekoak direlako; eta bide horretan proiektuak ugari dira, toki guztietan daudelako arazoak eta toki guztietan dagoelako lanean diharduen jendea. Nire izenean bakarka hasitako lana hortik doa. Musika tradizionaletik aldentzen ari naiz, nahiz eta bere eragina oraindik handia den, eta kezka batzuk jasotzen dituen musika egin nahi dut. Mundu aldrebes honetan hamaika kezka ditugu, ez bakarrik politikoak, eta horiei musika jarri nahi diet. Bai Quebec eta bai Apoaren edertasuna bide horretan kokatzen dira, eta nire musika-sena horren alde jarriko dut. Gainera, kanpoko herrialdeekiko harremana asko interesatzen zait. Egiten dudanak karga ideologiko handia izatea garrantzitsua da” (1).
Trilogia berezi horri amaiera emango zion lanak ere Joseba Tapiaren alderik konprometituena erakusten zuen: Agur Intxorta maite. 1936-1937 guda kantuak(Gaztelupeko Hotsak, 2001). Disko horretan 36ko gerran euskaldunek abesten zituzten kantu antifaxistak berreskuratu zituen Tapiak, Koldo Izagirreren ezinbesteko laguntzaz. Ordu arte egin gabe zegoen lan historiko eta kultural handia dago disko horretan.
Hurrengo diskoan beste urrats bat egin zuen Tapiak. Estimatzen zituen testuei hitza jarri zien Real politik lanean (Zakurraren biolina, 2006), eta, horrez gain, lan hori autoekoitzi zuen. Josetxo Azkona, Koldo Izagirre, Gabriel Aresti, Bitoriano Gandiaga, Bilintx, Bertolt Brecht eta beste musikatu zituen.
2010ean Eta tira eta tunba (Zakurraren biolina) grabatu zuen Tapiak. Bigarren karlistadako bertsoak musikatu zituen lan horretan, hala karlistenak nola liberalenak. Musikaren aldetik, aldaketa handia ekarri zuen disko honek, haize instrumentuek (tronboia, saxofoia, tronpeta, bonbardinoa, tuba…) lagundu baitzuten soinu txikia.
Are aldaketa handiagoa ekarri zuen hurrengo diskoak, soinu txikia alde batera utzi eta gitarra klasikoa hartu baitzuen Joseba Tapiak. Tximela kapitainaren izarrak (Zakurraren biolina, 2013) izeneko diskoan Luis Rezola Aranak 36ko gerran kartzelan idatzitako bertsoak musikatu zituen. Luis Fernandez (biolontxeloa) eta Txus Aranburu (organoa) izan zituen lagun grabazioan.
Horrez gain, beste bi proiektu garrantzitsutan hartu du parte Joseba Tapiak: Zaldibobo, dantzarako eta erritmo afrikarrak uztartzen zituen talde interesgarria, Mixel Ducaurekin sortua, eta Hiru Truku, Ruper Ordorika eta Bixente Martinezekin batera osatutakoa. Bizkaiko eta Nafarroako kantu zaharrak gaur egungo folk doinuetara eman zituen hirukoteak hiru diskotan.
Horrez gain, Euskal Herriko zein atzerriko musikari askorekin kolaboratu izan du Tapiak: Negu Gorriak, Mikel Laboa, Fermin Muguruza, Ñaco Goñi, Albert Pla…
Testua: Gontzal Agote
2021
ABESTIAK:
AHT
Nerbioiko zirgariak
Gudazkenez
Gure esku dago
Kultur sukarra
Xalo xalo
Hemen dago
Zikiñaga S.A.
Bizibarea
Zozoa bezain zozoa
2019
ABESTIAK:
Soinuak duena (zuzenean)
Biba Berango / Txapaldegiko txabola (zuzenean)
Aritmetika arazoak (zuzenean)
Vive, vive la liberté (zuzenean)
Zeruko hauspoa / Agidanez (zuzenean)
Châteauguayko bataila (zuzenean)
Barruti honen larretan (zuzenean)
Irla han da (zuzenean)
Inork nahi ez dun etxea (zuzenean)
Putzu guztiek dute hondoan apoa (zuzenean)
2017
ABESTIAK:
Xoxoaren haserrea
Madrilgo lagunak
Putzuz putzu
Maitez
Biba Berango
Real politik
Paris-Dakar
Harri gainean lotan
Bidegorrian
Askatasunaz
Himno patriótico
ABESTIAK:
Nora?
Gudan gudari ibili nintzan
Ta Tximela kantari
Harri gainean lotan
Tximutxa kilimaka
Bakar nago
Txerri goseak ezkur amets
Ama, zutik
Pizti bezala naukate
Jueza eta ni
Egun iluna dator
Guretzat zer dator?
Gudaldiak probatu, gainera kartzela
Inork nahi ez dun etxea
Ai hau bizitza iluna!
Ez zaitut maite
Baldin eskutan izan bagendu
2010
ABESTIAK:
Himno patriótico
Lastozko barkuak eta zurezko kanoiak
Hasiera eman zigun Ernioko apaizak
Tolosako neskatxak
Eta tira eta tunba
Apaizak tiraka pin pon
Hernani dago penoso
Mikeleten ziria
Boluntariamente hartu nituen armak
Karlos txapari
Hilak falta ditugu, ni nago elbarri
Konstituzio berria
Vive, vive la liberté
Alborotuak izan ditugu
Biba gu eta gutarrak
Ta noiz zuazte
Ta gu gera
Karlos etorri da-ta ikustera guaz
Izarraiztik ertenda
Horra hoien epistola
Azpeitiko neskatxak
Karlistaren panparroikeria
2006
ABESTIAK:
ABESTIAK:
Ekaitza
Laban daukagun opille
Euskadiko lorea
Faszistak Donostian
Kolaio ustelduak
Viva Cristo Rey oju eginda
Foruria'tar Jon Kortezubitarra
Gudara noian
Berun konpittak
Bertso berriak Kalamuatik
Len amar lagun giñan etxean
Diputado fiña
Maritxo!
Sirena txistularia
Gernika
Eldu da gure ordua
Txoritik erorita il omen da Mola
Gorputz dago gudaria
Eusko gudariak
Madrid apurtzen
Gezurtientzat
Gerrako gure ibilerak
ABESTIAK: