2018 - Egilea editore
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2006 - Joseba Gotzon
PARTAIDEAK
2003 - Joseba Gotzon
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1994 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1987 - Hilargi
PARTAIDEAK
1985 - Hilargi
PARTAIDEAK
Hamar urte zituela hasi zen Joseba Gotzon (Portugalete, Bizkaia, 1962) musikan, herriko musika bandan. Interpretazioaren aldetik baino gehiago, sorkuntzaren aldetik interesatzen zaio musika Joseba Gotzoni, eta, hala, berak idatzitako letrekin eta musikarekin osatu zuen lehen lana, 1985ean: Inpotentzia (Hilargi Records). Mario Galindez (bateria eta ahotsa), Luis Regulez (baxua), Fran Rubio (teklatuak), Felix Santiago (ahotsa), Elisa Ruiz Manterola (ahotsa) eta Manuel Diego de Somonte (gitarra) izan zituen lagun. Ordurako Gau hotza izeneko singlea grabatua zuen (Hilargi), Akelarre taldeko Pako Diaz eta J. Markos Juaristirekin.
Bere ibilbidean bi etapa bereizten ditu artistak berak: bata, 1984tik 1995era artekoa, eta bestea, 1995etik gaur egunera artekoa. Lehen etapan “modaren eraginpean” zegoela zioen, pop komertzialetik gertu, irrati formulei begira. Etapa horretakoak dira, besteak beste, Botere zalantzakoak (Hilargi, 1987), Kalapo (Hilargi, 1991) -Kalapo taldea sortu zuen 1990ean- eta haren diskorik komertzialena, Made in Ris (Elkar, 1994). Disko horietako hitzak eta musikak Joseba Gotzonek egin zituen, Kalapo diskoko zenbait izan ezik: Marisa Gutierrez Cabriadaren kantu bat, Mercedes Estibaliz eta Iñaki Ojeda Martin de Butronek idatziriko beste bat eta Joseba Sarrionandiarena.
Gaztelaniazko Fuego y brasas dantza garaikideko ikuskizunarekin etorri zen haren ibilbidean aldaketa. Musika klasikoari heldu zion. Txeloa, biolina, biola, klarinetea eta beste erabiltzen hasi zen, eta estetika horrekin gusturago sentitzen zela konturatu zen.
1999. urtean gaztelaniazko Noegga, historias y leyendas (Nojako Udala), eta Nortasuna: selekzio baten historia diskoa etorri ziren (Keinu). eta Gontzal MendibilNiko Etxartekin egin zuen Nortasuna. Andoni Egaña bertsolariak idatzi zituen diskoko letrak, Joseba Gotzonek idatzitako Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia liburuan oinarriturik, eta Iñaki Perurenak, Jose Angel Iribarrek, Josu Urrutiak eta Aitor Zabaletak parte hartu zuten grabazioan, besteak beste. Handik aurrera, hainbat bira egin zituen nazioartean; Georgian (2000n), Argentinan (2001ean) eta Venezuelan (2002an), esate baterako.
Eta itzultzean, 2003an, “heldutasunaren diskoa” grabatu zuen: Fotopoemak (Marrodan Olerki Elkartea), Portugaleteko Mario Angel Marrodan poetaren omenez. 11 poema euskaratu eta musikatu zituen, askotariko estiloetan, besteak beste jazza, boleroak eta swinga doinu klasikoagoekin tartekatuz. Blas Fernandez (bateria), Carlos Gracia Tato (kontrabaxua), Jose Luis Canal (pianoa) eta Luis Alberto Requejo (klarinetea) izan zituen lagun.
Padelitis pop-rock diskoa argitaratu zuen ondoren (Hilargi Records, 2007). Gaztelaniaz abestuta dago eta padel kirola da kantu guztiak lotzen dituen haria. Gotzonen azken lana Lau hormen artean da (Autoekoizpena, 2011), pop-rock estiloan eta Argentinako musikarien kolaborazioekin egina.
Testua: Ainara Gorostitzu
2018
ABESTIAK:
Urtzen naiz
Noraezean
Musa
Zugatik
Hodeiertza
Hegan egin
Besarkagarria
Begirada gurutzaketa
2011
ABESTIAK:
Aquest ulls
Nire lekua
No m'interessa
Naiz
Arnas faltan banabil
Ez dakit zer egin
Lau hormen artean
2007
ABESTIAK:
Si lo pruebas repites
Glamour
El padel enamora
Entre cuatro paredes
Paciencia
Mi Argentina del alma
Si has llegado a destiempo
El globito
Muñequita redondita
Padelitis
El deporte que mola
2006
ABESTIAK:
Larrosa hori
Bagdad
Ez naiz damutzen
Neguko euria
Amets egiteko jaioa
Deserria
Malura
Zure pausoak
I t'enyorem molt
Gris
2003
ABESTIAK:
Nire ideala
Fotopoemak
Otsaila
Bi olerki Txapelari
Elementuak
Harriz harri
Nire itsasoa
Olerkari txikiaren leloa
Kantu lurtarra
Maitasun sonetoa
ABESTIAK:
Zuri, gorri ta berde
Zergatik izana ito
Europako jira
Polonian
Burdinezko gerrikoa
Georgian
Nortasuna
Ilusioa
Bihotza ezin da erosi
Ameriketara
FIFAren indarra
Desagerpena
Gure amets urratua
Zuri, gorri ta berde 2
ABESTIAK:
Las encinas de Ris
San Pedruco
Los canteros de Trasmiera
Don Gonzalo y La Duquesa
El bando del alcalde
Ris silencioso
La puente de Helgueras
Privilegio real
Romance en la Isla
Claro de luna
El niño moreno
Las brujas
Noja llora
1994
ABESTIAK:
Made in Ris
Zuregana noa
Ikusi eta ez ikutu
Ene abestia zeu zara
Babel gauak
Ekaitzaren barealdian
Zu eta biok
Arrosa gorriak
Goiztiriaren bila
Etor zaitez iparrera
1991
ABESTIAK:
Bakartadean
Besarka nazazu
Irriaren soinua
Itsasoaren soinua
Euripean
Deserria
Mutilatuak
Zohardian
Hilen kantaldia
1987
ABESTIAK:
Tximeleten pare
Idatz planeta gainean
Isolaturik odol lurrunean
Amen arima
Botere zalantzakoak
Zure ausentzia
Bete-betean
Eguzki inguruan
Loreak bidali nizkizu
1985
ABESTIAK:
Egunean
Inpotentzia
Ez egin!
Exploratzen
Enamoratu nintzen
Jotake
Semeei itxadoten
Lo egin