2024 - Mara Mara
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2020 - Mara Mara
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2017 - Mara Mara
PARTAIDEAK
2016 - Mara Mara
PARTAIDEAK
2015 - Resistencia
PARTAIDEAK
2015 - Picap
PARTAIDEAK
2009 - Resistencia
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2007 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2005 - Mara Mara
PARTAIDEAK
2005 - Resistencia
PARTAIDEAK
2004 - Hirusta
PARTAIDEAK
2003 - Resistencia
PARTAIDEAK
2001 - Metak
PARTAIDEAK
1999 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1996 - Elkar
PARTAIDEAK
1994 - Elkar
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
Jabier Muguruzak (Irun, 1960ko abuztuaren 30a) oso gaztetik izan du harremana musikarekin. Bost urterekin akordeoia jotzen ikasten hasi, eta zazpi urte zituela Europako Txapelketa irabazi zuen, haurren kategorian, Herbehereetan. Hurrengo urteetan Frantzian eta Alemanian ibili zen akordeoia jotzen.
Erdalduna zen orduko Jabier Muguruza. Hala ere, euskal talde eta abeslarien musika entzutea zuen gustuko. “Guk naturaltasun handiz entzuten genuen Itoiz edo beste edozein talde, eta, dirudienez, gaur egun zaila da euskal mundutik kanpo euskal kantaririk ezagutzea. Itzulpenak irakurri egiten nituen. Baina, hala ere, hitzak ulertzen ez dizkiozun kantu batek bere xarma badu. Batetik, musika duelako, eta bestetik, hizkuntzek ere badutelako bere musikalitatea” (1).
Akordeoilari gisa kontzertu ugari eman ostean, 80ko hamarkadan euskal musikarien disko eta emanaldietan parte hartzen hasi zen. Garai hartako rock talde eta kantautore askoren ondoan aritu zen: Delirium Tremens, Kortatu, Xabier Lete, Imanol, Antton Valverde…1989. urtean bakarkako lehen diskoa eman zuen argitara, Ja, ja (IZ, 1989). Haurrentzat egindako lana zen. Ordurako bere burua euskaldunduta, hitzak eta musika sortu zituen Muguruzak, “Aukerak” kantua izan ezik, The Clash taldearen kantu baten bertsio berezia.
90eko hamarkadan kantautore ibilbidea hasi zuen, eta 1994an bakarkako bigarren diskoa kaleratu zuten, Boza barruan (Elkar, 1994), oraingo honetan entzule helduentzat. Txema Garces eta Roberto Iabeneklagunduta, irundarrak hortik aurrera bidelagun izan dituen bi idazleren hainbat poema musikatu zituen, Bernardo Atxaga eta Iñaki Irazuidazleenak. Hurrengo bi diskoetan —Kitarra bat nintzen (Elkar, 1996) eta Aise (Elkar, 1997)—, ildo beretik segitu zuen: gitarraz eta akordeoiz lagundutako abesti intimista eta lasaiak, jazz kutsuz apainduta. Atxaga eta Irazuz gain, beste idazle batzuen hitzak musikatu zituen: Inazio Mujika Iraola, Xabier Lete, Joseba Sarrionandia, Juan Kruz Igerabide…
90eko hamarkada diskoetxe aldaketarekin itxi zuen: Esan Ozenki-k kaleratu zuen laugarren diskoa, Fiordoan (1999). Gero eta nabarmenago ziren jazz ukituak, bereziki Jean-Louis Hargous-en saxofoi eta klarinetearengatik.
Bakarka ez ezik, bi proiektu paralelo garrantzitsutan ere aritu zen musikaria hamarkada horretan. Batetik, 1990etik 1993ra, Les Mecaniciens taldean ibili zen. Pop eta musika latinoa uztartzen zuen talde horrekin hiru disko argitaratu zituen. Bestetik, Iñigo Muguruza anaiak sortutakoJoxe Ripiautaldeko kidea ere izan zen, 1996tik 2000ra. Lau disko utzi zituen Karibeko doinuak euskal musikara ekarri zituen taldea.
Bakarkako bosgarren diskoa Hain guapa zaude (Metak, 2001) izan zen. Ohiko letra egile eta kolaboratzaileez gainera —Garazi alaba horien artean—, diskoak bazuen gonbidatu berezi bat: Kiko Veneno kataluniarra. Jackson Browne kantari estatubatuarra omentzeko proiektu batean elkar ezagutu zuten eta disko berrian parte hartzeko gonbita egin zion Muguruzak. Kiko Venenoren aspaldiko kanta bat berreskuratu zuten, gaztelaniaz eta euskaraz emateko: “El pueblo guapeao-Herri apaindua”.
Ordurako Jabier Muguruzaren lanak oihartzun handiagoa zuen Euskal Herritik kanpo, barnean baino. Frantzian, Alemanian eta Espainian aritu zen, baina batez ere Katalunian nabaritu zen haren musika gero eta jende gehiagorengana iristen ari zela, han jotzeko eskaera kopurua nabarmen handitu baitzen. Hori dela eta, hurrengo lan diskografikoan beste urrats bat egin eta Espainiako diskoetxe batean argitaratu zuen Enegarren postala (Resistencia, 2003).
Hala ere, lan moldean ez zen aldaketa handiegirik izan. Bernardo Atxaga, Iñaki Irazu,Ibon Sarasola, Jose Luis Padron, Gerardo Markuleta, Inazio Mujika Iraola eta Jon Benitoren poemak kantatu zituen. Berritasun nagusia katalanez abesturiko kantu bat izan zen, Toti Soler gitarristaren “Petita festa”.
2004. urtea garrantzitsua izan zen. Paul McCartney The Beatles taldeko kide ohiak sortutako eskolak (Liverpool Institute for Perfomings Arts) Muguruza gonbidatu zuen hango ikasleekin lan egitera. Ikasleek haren errepertorioa landu zuten eta esperientzia horren emaitza Liverpool-Gernika biran eta zuzeneko diskoan (Hirusta Records, 2004) jaso zuten. Diskoa Zaragozan (Espainia) emandako kontzertu batean grabatu zuten.
Berriro ere Unzu eta Otzerinjauregirekin, 2007an estudiora itzuli zen Jabier Muguruza, eta hortik Konplizeaklana (Elkar, 2007) atera zen. Horretan gaztelaniaz abestutako kanta bat zegoen:”No quedan tantas tardes“, Asturiasko Nosotrash taldeko kide ohi Covadonga de Silvaren hitzekin egindakoa. “Gaztelania nire ama hizkuntza da. Nik gaztelania ere maitatzen dudala esan ohi dut. Baina horrek ez du esan nahi ez naizenik kontziente gaztelaniak gizartean duen indarraz, eta beraz, badakit diglosia egoera horretan euskara dela galtzaile ateratzen dena. (…) Nik katalanez, frantsesez, gaztelaniaz, galegoz kantatu dut eta halere %90 euskaraz abestu dut. Hori da nire aukera. Badakit ez dela politikoki zuzena. Baina nirekin gustura sentitzen naiz, eta beraz, kontent nabil” (2).
Bi urtez behin disko bat grabatzeko ohiturari eusten dio Muguruzak. Taxirik ez (Resistencia) 2009ko udan grabatu zuen Azkarate estudioan, eta urrian kaleratu zuen. Ondoren, Bikote bat (Resistencia, 2011) heldu zen, Mikel Azpiroz pianistarekin (Lau Behi, Elkano Browning Cream) ondutako diskoa —Jackson Brownek ahotsa jarri zuen “Lausoa kristalean” kantuan—, eta antzeko osagaiekin osatu ditu bere orain arteko azken diskoa, Beste hogei (Resistencia, 2013). Bakarkako ibilbideari ekin zionetik bi hamarkada igaro ostean, beste hogei egiteko desira azaldu du Muguruzak izenburuan.
Horrez gainera, urte horietan guztietan askoren artean egindako hainbat diskotan parte hartu izan du Muguruzak: Nueva Etiopia (El Europeo, 1997), Itsasoak urak handi dire (Hirusta, 1994), Jackson Browne. Cántame mis canciones (Columna Música, 1998), Ehungarrenean hamaika. Lauaxeta 2005(Gaztelupeko Hotsak, 2005), Acordes con Leonard Cohen (Discmedi, 2007)… Azken aldian, Pablo Guerrero kantariaren Plata (2008) eta Luz de tierra (2009) diskoetan eta Maria Mercè Marçal poeta katalanaren omenezko diskoan (Maria Mercè Marçal. Catorze poemes, catorze cançons, 2009) parte hartu du. Halaber, 1997. urtean Tuteran egin zen Nafarroa Oinezikastolen aldeko festarako “Arraroa noski” abesti ezagunaren musika egin zuen. Jabier Muguruzak hirutan jaso du Espainiako Musika Saria, euskarazko kantagintzaren atalean: 2002an,Hain guapa zaude diskorik onena jo zuten; 2006an, “Bizitza, bizitza da” abestirik onena, eta 2008an, “Irene“abestirik onena.
2005ean Mara-mara haur diskoetxea jarri zuen martxan eta urte berean Nire gorputza diskoa argitaratu zuen. Juan Kruz Igerabidek egin zituen kantu guztien hitzak, eta horiei musika jarri zien irundarrak. Proiektuak ez du jarraipenik izan.
Horrez gain, hainbat antzezlanetarako musika konposatu du: Groau, Sommer jaunaren istorioa, Zeta —izenburu bereko diskoa argitaratu zuen: Zeta (Tx, 2005)— eta Aitarekin bidaian. Halaber, La buena nueva Helena Taberna nafarrak zuzendutako filmean (2008) aktore lana egin zuen, eta Hika antzerki taldearen Aitarekin bidaian obran (2009) aktore eta musikari lanak uztartu ditu.
Bernardo Atxagarekin batera, hiru literatur errezitaldi musikatu egin ditu: Groenlandiako lezioa, Itzultzaile bat Parisen eta Paradisua eta katuak. Azken horren emanaldi bat grabatu eta DVD-liburu batean argitaratu zuten 2012. urtean.
Musikagintzan ez ezik, literaturan ere aritua da Muguruza. Haurrentzako sei liburu eman ditu argitara: Sei lagun, sei sekretu (Erein, 1994); Gabon Guanito (Erein, 1995); Sebas leihotik begira (Erein, 2001); Zubi misteriotsuan (Erein, 2001); Asteburu bat tren zaharrean (Erein, 2004) eta Amapola oporretan (Erein, 2006). Helduentzat, berriz, bi liburu kaleratu ditu: Bizitza pusketak (Erein, 1996) eta Laura kanpoan da (Erein, 1999).
Halaber, Diario de Noticias de Gipuzkoa egunkarian hainbat kantari, idazle, aktore eta zinemagileri (Bernardo Atxaga, Xabier Lete, Kiko Veneno, Jaume Sisa, Helena Taberna, Jose Ramon Soroiz…) argitaratutako elkarrizketak bildu ditu Entrevistas con alma liburuan (Alberdania, 2011).
Testua: Gontzal Agote
2024
ABESTIAK:
Boza barruan
Urtain
Zure lapurra
Lagun batek esan dit
Etxera berandu heltzean
Lausoa kristalean
Euskadi jende gutxi
Beldurrak
Jaka zahar bat
Mutiko arrotzaren kanta
Azaroak baditu gauza onak
2023
ABESTIAK:
Txitxarroa eta atuna
Aszenzoroa
Hontzaren susto borobila
Karramarro kakanarroa
Kilkerraren gau kantua
Marigorringoa eta labezomorroa
Musika festa
Nola edan euria
Kuku-erlojua
Ohean ardiak kontatzen
2021
ABESTIAK:
Lehoia dentistan
Babuinoak dio
Eguraldiaz
Larreko filosofoa
Boa maitekorra
Behia
Lau arrain
Mamua
Jon Martinez
Dodoa
2020
ABESTIAK:
Karranka eta intziri
Moxolo
Oker (txakurra da)
Zenbat txori
Pandemio
Kro-kro
Nikomiko
Zulo zale
Hiru oilar
Keinu dantza
2019
ABESTIAK:
Antzinako bihotz
Zaharra zara Bilbo
Kantu eroa
Gaztelugatxe
Berreziketaren zailtasunari buruz
(H)erra kanta
Mazisi Okeita Denbelek
Oi lur, oi lur
Ilun ikarak
Hemen izango bazina
Izarren hautsa
Badira hiru aste
Zu eta zugan
Estigma beltza
Krokodil
2017
ABESTIAK:
Leiho bat zabalik
Spam kanta
Ez zait gustatzen poesia
140
Izana, izatekoa
Etxera iritsi
Jada iritsi diren barbaroen zain
Kontraesanak
2016
ABESTIAK:
Harriaren hiztegia
Astoaren hitzak
Goroldioa
Submarino txikia
Amona mantangorri
Txakur izenak
Astoak badaki
Hontzaren hitz horiek
Eguzkiak ez dio
2015
ABESTIAK:
Kathrine Switzer
Tonetti anaiak
Beti ondo daudenen gezurrak
Azaroak baditu gauza onak
Egunkari puska bat
Ez da komeni exajeratzea
Lurraren izenak
Hurrengo geltokia (I)
Jazzbanak Agur
2015
ABESTIAK:
Irasagarrak
Maite zaitut, ez
Yessica
Bikote bat
Beste nonbait
Mazisi Okeita Denbelek
Jolasean
Nik ez diot barrerik egiten
Errua nirea da
Beldurrak
Benino edo Benito
Eskaintza
2013
ABESTIAK:
Beldurrak
Errua nirea da
Ororekin bakean
Irasagarrak
Yessica
Joan etorrian
Troppo solo
Abesti arraroa
Hegoaldetik
2011
ABESTIAK:
2009
ABESTIAK:
2007
ABESTIAK:
2005
ABESTIAK:
Narrazioa
Industrializazioa
Bidaia
Ezkontza
Japon I
M. Blanche
Japon II
Erribera
Japon III
Ezkontza II
Helene
Narrazioa
2005
ABESTIAK:
Nire gorputza
Begi-niniak
Gerria
Ilea
Bizkarra
Belaunak
Burua
Ahoa
Mingainaren dantza
Ipurmasailak
Eztarria
Sexua
2005
ABESTIAK:
Maite zaitut, ez
Bainugelako miraria
Bizitza bizitza da
Abenduak 29
Erantzungailuen dendan
Ilunkeran
Jaka zahar bat
El doctor
Gure bidea
Sin título 4
2004
ABESTIAK:
Eskaintza
Itsusia duk
Pantera emea: Bukowskiren poeman oinarritua
Itsasoak emandako indarra
CCCLXII
Frances Farmer
Joshua's lullaby
Benino edo Benito
Loak hartutako txori bat izan nahi nuke
Zure lapurra
Iritziak euriaz
Neska
ABESTIAK:
Ni hiltzen naizenean
2003
ABESTIAK:
Loak hartutako txori bat izan nahi nuke
Petita festa
Tiro bakar batez bi txori
Enegarren postala, filmetan bezala
Nire psikoanalista
Han dena errazagoa da beti
Ezagutzen duzu negua?
Plazer bat da
Teresa
2001
ABESTIAK:
Itsasoak emandako indarra
Gramatika desegile
Zure lapurra
Kontzertuak frakaso egin du
Etxera berandu heltzean
El pueblo guapeao-Herri apaindua
Neska
Bikote gaztea
Casa de pedra
Belarri garbiketan
Bizitza bi (Txirrita flamenkoa)
Margot
1999
ABESTIAK:
Fiordoa udaberrian
Iritziak euriaz
Nik ez diot barrerik egiten
A veces
Pantera emea
Lagun batek esan dit
Gaua, hotza, negua
Hiltzaile zuria
Euskadi, jende gutxi
Niño
Amatxi pirata
1997
ABESTIAK:
1996
ABESTIAK:
Ahopean
Oroitzapenak
Ikusi zintudan
1994
ABESTIAK:
1989
ABESTIAK:
Serafin
Gure aitona
Panpinak etxean ahaztu ditut, ama!
Saltoka
Zu berriz etorri arte
Ja, ja
Pozik nago
Goizegi
Aukerak
Jai larai