1998an ezagutu zuten elkar Iñaki Garridok, Koldo de Miguelek eta Borja Estankonak. Bizkaiko hiru herritatik zetozen: Galdakao, Basauri eta Arteatik. Esku artean zuten tresneria umilarekin jotzen hasi ziren berehala. Orduak eta urteak elkarrekin musika egiten ibili ondoren soinu propio batera heldu zirela sentitu zuten. Zuzenekoak eskaintzeaz gain, beraien musika grabatua geratu zen. Entsegu lokalean eta zuzeneko sesio batean hiru pieza grabatu zituen Iñaki Alonso teknikariak. 2002n banda banandu egin zen, eta handik bi urtera Arean sortu zuten.