Tolosaldean sortutako taldea da Humus. Metal musikaren esparruan pixka bat esperimentatzea zen Natalia (baxua), Mantxi (gitarra eta ahotsa) eta Edu (bateria) jatorrizko hiru taldekideen asmoa, eta urteen poderioz, “metaleroen barruan suabeak izatera eta rockeroen barruan metaleroak izatera heldu gara”. Urteetako geldialdiaren ostean, 2013an Saurius diskoarekin itzuli zen Humus, laukote formatuan.