2024 - Egilea editore
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2003 - Metak
PARTAIDEAK
2001 - Mil a Gritos
PARTAIDEAK
1999 - Mil a Gritos
PARTAIDEAK
Eraso! (harridura ikurra barne) taldearen sorreran hainbat musikari izan baziren ere, laukote honek ekin zion ibilbideari: Sergio Ruiz (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Amaiur Cajaraville (baxua) eta Iñigo Beitia (bateria). 90eko hamarkadaren erdialdean hasi ziren musika tresnei eragiten. Garai hartan, nu metal edo metal berriaren fenomenoak gogor jo zuen Ameriketako Estatu Batuetan, eta berehala zabaldu zen mundu osora. Hala ere, zarauztarrek gertukoagoak zituzten Anestesia eta Estigia, eta haien bide musikal berberari jarraitu zioten: thrash musikari.
Hala, 1996an lehen maketa kaleratu zuten, Guztiaren arabera izenekoa. Abiadura handikoa eta primitiboa. Hilabete gutxira, baina, eta Iñigo bateria jotzailea behin taldean finkatuta, bigarren maketa atera zuten: Gaua. Sei abestiz osaturiko lan berri horrek harrera ona izan zuen. Gipuzkoako Diputazioak antolaturiko Gaztemaniak maketa lehiaketako finalean sartu eta kontzertu gehiago emateko aukera izan zuten. Erantzun ona ikusita, laukotea lehendabiziko diskoa prestatzen hasi zen. Horretarako, Mikel Kazalis (Anestesia, Negu Gorriak, 2 Kate, Kuraia, Matxura) musikariarekin batera, Arrasateko Shot! estudioetan sartu ziren. Hasieran lau abesti grabatu zituzten, eta ondoren beste sei etorri ziren, disko luzea osatu arte.Erantzunik gabe (Mil A Gritos, 1999) Soziedad Alkoholika taldeak sorturiko diskoetxeak argitaratu zuen. Zarauzko metal taldeak beste urrats bat egin zuen garapen bidean. “Gure musikak indar eta sentiberatasun handia dauka” (1). Aurreneko diskoa izateko, harrera polita izan zuen. Disko honetan, Aitor Abiok (Pi.L.T) eta Anarik kolaboratu zuten.
2001ean heldu zen Oraina eta geroa (Mil A Gritos). Horretan, Haritz Harreguy eta Mikel Kazalisen laguntza izan zuten Andoaingo Garate estudioan grabatzeko garaian. Azal zuri eta adierazgarri batekin batera, Eraso!-k bere musikari beste buelta bat eman zion, izaera galdu gabe. Delirium Tremens taldearen “Ikusi” kantuaren bertsio gordina bildu zuten disko horretan. Gerora, Zarauzko taldeak zenbait kontzertu entzutetsu eman zituen Euskal Herritik kanpo. Era berean, Slayer eta Machine Head thrash metal talde klasikoen gonbidatu gisa aritu zen, besteak beste.
2003. urtea iritsi bezain pronto, laukotea disko berri bati begira hasi zen lanean. Mikel Kazalisen Fidelenea grabazio estudio berrian sartu, eta handik Grisez bustitako egunak hirugarren lanarekin atera ziren. Kasu honetan, diskoetxez aldatu eta Metak zigiluak argitaratu zuen. Ondoren, beste kontzertu bira bati ekin, eta Austrian jotzeko parada izan zuten. 2004ko udazkenean, ordea, Amaiur Cajaravillek taldea utzi zuen (gaur egun Igelaren Banda jazz taldean jotzen du, Bixente Martinez eta Hasier Oleagarekin). Hori dela eta, taldeak etenaldi bat egin zuen beste baxu jotzaile bat topatu bitartean. Azkenean, Ander Izeta musikari beteranoa (Estigia, Nork?) batu zitzaien eta beste lan bat prestatzen hasi ziren. Azkeneko esperientzia onaren ondoren, grabazio lanak Fidelenean egin zituen berriz ere. Kontra (Metak, 2005) laugarren diskoa eboluzio baten puntu goren eta helduena izan zen.
Taldeak bi urte eta erdiz aurkeztu zuen diskoa zuzenean, 2010ean Bilbao BBK Live jaialdian parte hartu zuen, eta 2012n Ander Izeta Barricada taldean sartu zen, El Drogas abeslari eta baxu jotzailearen ordez. Hortaz, zazpi urte igaro ziren bosgarren diskoa kaleratu aurretik, Ez gara inoiz hilko (Bonberenea Ekintzak, 2012). Lan honetan, “sentiberatasunak eta gogortasunak bat egiten duten homogeneotasun batera” jo zuen Eraso!-k, taldekideen hitzetan. Zuzenekoetan ere aldaketa ekarri zuen disko berriak, aurrerantzean Sergio Ruizek gitarra jotzeari utzi eta abesteaz bakarrik arduratu baitzen.
Testua: Inaxio Esnaola
2024
ABESTIAK:
Oroitzapenak
Ilun hotz heze
Iraun duen bitartean
Adorea Vs Zalantzak
Gure inperioa
Biktimak
Inora ez narama
Hitza apurtu
Iraganaren bila
Betiko delako
Antsiolitiko salda
Hustutako arimak
2018
ABESTIAK:
2016
ABESTIAK:
2012
ABESTIAK:
2005
ABESTIAK:
Egunak
Kontra
Laztanak / Oihuak
Hitzik esan gabe
Sosegu eza
Odola ta malkoak
Haur denborak
Ilargia egunez
ABESTIAK:
Gertaerak
Ispilua apurtu da
Gizartearen loak
Otsoak otsoari dantzan
Ze huts garen
Sistemaren esklabu
Ihes
Altzairuzko taupadak
Gezia
Alargun beltzaren besarkada
Grisez bustitako egunak
2001
ABESTIAK:
Sasiak zainetan haziak
Arauetara kateaturik
Ez da bidea
Arazoen zergatia
Oztopoak gainditu
Etorkin-zuna
Ikusi eta ikasi
Mutu bezain gor hago
Joan etorriak
Zoriontasuna salgai
1999
ABESTIAK:
Erantzunik gabe
Fede faltsua
Aldeginda
Nork mugitzen gaitu?
Gure bizitza
Bai, zein haiz
Zein gogorra
Eskale baten memoriak
Droga merkea
Tristura barruan