Musikari belaunaldi berri bat ordezkatzen du Enkorek. Belaunaldi horrek lehen aldiz bizi du laurogeiko hamarkadan Kalifornian sortutako hardcorearen xarma melodikoa eta erritmoak. Bilboko laukoteak kantu zuzenak, erraz gogoratzen diren leloak eta kontu handiz txertatutako koruak aurkezten ditu. Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi zuen 2011. urtean.