2015 - Oihuka
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2008 - Barne Records
PARTAIDEAK
2002 - Metak
PARTAIDEAK
1999 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1996 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1993 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1992 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
Mikel Gorosabel Norton (Eibar, Gipuzkoa, 1967; ahotsa eta gitarra), Facundo Amador (bateria) eta Cesar Tejada (baxua) izan ziren EH Sukarrako lehen taldekideak, eta aurreneko kontzertua 1990eko uztailean eman zuten Soraluzeko gaztetxean (Gipuzkoa). Su Ta Gar taldearengandik oso gertu egin zituen lehen urratsak EH Sukarrak, bi taldeak Eibarrekoak eta bi kantariak, Aitor eta Mikel, anaiak izanik.
1991n grabatu zuten lehen maketa. Ordurako Marc Remmy March alemaniarra (gitarra) laugarren taldekidea zen. March estudio kooperatiba bateko kidea zen Berlinen, eta haren bidez, Jelly Recordsen egin zuen EH Sukarrak lehen grabaketa, Su Ta Garreko kideak koruetan kolaboratzaile izan zituztelarik. Alemanian grabaturiko lan hark Euskadi Gazteko lehen maketa lehiaketa irabazi zuen, eta horrek ate asko ireki zizkion taldeari. Tartean, Esan Ozenki diskoetxe sortu berriarekin lehen diskoa ateratzeko aukera: 1992an atera zuten taldearen izen bera daraman lana. “Kasko gorriak”, “Argi ibili”, “E.H. Sukarra” eta beste hainbat kantu indartsu sartu ziren irratietan, eta taberna eta txosnetara zabaldu ziren berehala. Halaber, Itoiz taldearen “Lau teilatu” kantu ezagunaren moldaketa rockeroa nabarmendu zen diskoan.
Hurrengo urtean, Irtenbide bakarra (Esan Ozenki, 1993) argitaratu zuten. Kantu gogorragoak, biribilagoak eta landuagoak ekarri zituen disko honek, eta oroz gain, taldeak bizitzarekiko zuen jarrera agertu zuen: “Martxa, dibertsioa, salaketa eta musika azkarra dira guk egiten duguna”, zioen Nortonek (3). Rebel rock etiketarekin deskribatzen zuten beraiek egiten zutena: “Rock and rolla eta borroka da. Jotzea, dibertitzea, salatzea… bizi filosofia bat ere izan daiteke” (3).
Irtenbide bakarra grabatzeaz amaitu eta berehala Europan barrena bira egin zuten Su Ta Garrekin batera, More Volumen Tour izenekoa. Italian, Austrian eta Alemanian izan ziren.
Galtzailearen egunak (Metak, 2002) diskoak bezala, Sua urtzean-ek CD-ROM interaktibo bat zuen, taldeari buruzko informazio, argazki eta animazioko bideoekin. Disko horrekin abiapuntura itzuli zen EH Sukarra, estilo aldetik, bederen. “Ustezko garaileengandik baino gehiago” galtzaileengandik ikas zitekeela aldarrikatzen zuen EH Sukarrak disko horretan.
Hainbat urte geroago, EH Sukarra zuzenean (Barne Records, 2008) diskoa argitaratu zuen hirukoteak. Taldearen ibilbide osoa laburbiltzen duten 21 abestiz osaturiko diskoa 2007ko maiatzaren 11n grabatu zuten Durangoko Plateruena kafe antzokian. Disko honen aurkezpen lanak egiteko, ostera ere, eta aspaldiko partez, Berlindik barrena bira bat egin zuen taldeak 2008ko udaberrian.
Ondoren, berriz, geldialdia etorri zen, eta aldaketak taldean. Facundo Amadorrek eta Cesar Tejadak taldea utzi zuten, baina Mikel Gorosabelek eutsi egin zion taldeari, eta Mikel Artieda baxu jotzailearekin (M-ak, Tapia eta Leturia Band, Joseba Irazoki & Belardian…) eta Heloy Galan bateria jotzailearekin (Ekon, Brutal Melody, Fly Shit, Governors) Uhinak (Oihuka, 2013) grabatu zuen, EH Sukarraren estudioko zazpigarren diskoa. Ohi bezala, Asier Serranok sortu zituen disko horretako kantu guztien hitzak. Zuzenekoetan, Loiola Maderak ordezkatu zuen Heloy Galan.
Mikel Gorosabelek beste bi taldetan hartu du parte: Lorelei eta Norton Klub.
Testua: Ainara Gorostitzu
2015
ABESTIAK:
Aspaldiko loreak
Atsedenleku perfektuenak
Bizitzaren filmoteka
Erorien urkamendia
Herio
Hor zaude laguna
Izarren bila
Mutu dira libreak
San Juan suen bezperan
2013
ABESTIAK:
Azken biztanleak
Elkarri
Gorde
Zure etxeko leihoak
Oraindik bizi naiz
2008
ABESTIAK:
Goazen
Legeztatutako baimenak
Argi ibili
Sentipenen bihotza
Senaren zama
Colonen arraultzak
Hamar urte gartzelan
Egi eriaren maldan
Nor da hiltzailea?
Orratzaren gaua
Evil
Lau teilatu
Nerbixuak 12 p.m.
Galtzailearen egunak
Fraka laburren unibertsoan
Hitza mutu duen herria
Kasko gorriak
Azken gutuna
To izorratu
Bluesa
EH Sukarra
2002
ABESTIAK:
Galtzailearen egunak
Ama-galdua
Orratzaren gaua
Zakilpausis
Senaren zama
Metroko mamua II
Nor da hiltzailea?
Bihotz galdua
To izorratu
Utero Rock IV
1999
ABESTIAK:
Azken gutuna
Biok motz genuen esperantza
Kuantamadera
Fraka laburren unibertsoa
Urtero Rock III
Furgonetarena (Kuantamadera II)
Egi eriaren maldan
Hitza mutu duen herria
Niña (Erreken erregina)
Postdata
1996
ABESTIAK:
Birziklapen industriala
Legeztatutako baimenak
Urteko pasarteak
Asmakizuna
Ura sutan
Espaloi galduak (Irristasiran)
Barbituriko bariko barbak
Zentzupeko ur epela
Utero Rock II
Piztiaren azken dantza
1994
ABESTIAK:
Garaien laberintoan
Inozentzi faltsua
Sentipenen bihotza
Utero rock
Berdin izanen da
Aska insumisoak
Ipuinak kontatzen
Bost katu
Gauak ez du nora
Bala galduaren kronika
Hamar urte gartzelan
1993
ABESTIAK:
Ez duzu ikusten
Irtenbide bakarra I
Mende honetako misteriua
Bakoitzak berea
Zu gabe
Zatoz
Travel-a historiaurrea (Irtenbide bakarra II)
1992
ABESTIAK:
Kasko gorriak
Blues
Goazen
Fuck them
Nerbixuak 12 p.m.
Egun tristea
Colonen arraultzak
Salpikoia
Tripi-trixa
Lau teilatu