Ibon Agirrek eta Ibon Rodriguezek osaturiko bikotea da Borbor. Oraingoz kantu bakarra grabatu dute izen horrekin, Billy Bragg abeslariaren “Waiting for the Great Leap Forward” kantuaren euskarazko moldaketa: “Jauzi handiaren zain”. Halaber, Ruper Ordorikaren “Egin kontu” kantuaren moldaketa egin zuten Euskara jendea dokumentalerako. Bi musikariak beste proiektu batzuetan aritzen dira: Agirre, esaterako, Minusculo talde elektronikoko kidea da, eta Rodriguez Eten eta Gargara taldeetako partaidea da, besteak beste, eta bakarka aritzen Ibon RG izenpean.