PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2012 - Elkar
PARTAIDEAK
2009 - Elkar
PARTAIDEAK
2006 - Oihuka
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2002 - Metak
PARTAIDEAK
2000 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
2000 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
1999 - Esan Ozenki
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1997 - Mil a Gritos
PARTAIDEAK
Araban eta Nafarroan, ikatza egiteko aitzinean erabiltzen ziren egur betak dira betagarriak. Eta, taldekideen esanetan, “kaña eman” ere esan nahi du. Horrekin lotuta, taldearen leloetako bat da “dantzan ere iraultza egitea”. Hala, 1993an, Miguel Angel Sanz (bateria), Pablo Rodriguez (baxua), Aitor Ruiz de Arbulo (gitarra), Gonzalo Zaldibar (gitarra), Iñaki Ortiz de Villalba (ahotsa), David Gabiña (saxofoia), Mikel Sanz (tronboia) eta Unai Lobo (tronpeta) Gasteizko La Nave Pirata entsegu lokalean L izeneko maketa prestatzen hasi ziren. Maketa horren 1.500 ale saldu zituzten gaztetxe eta tabernetan. Urte batzuk geroago CD formatuan berrargitaratu zuten.
Bi urte eman zituzten kontzertuak jotzen, eta 1997an Betagarri kaleratu zuten Soziedad Alkoholika taldeko kideek sortutako Mil A Gritos diskoetxean. Euskaraz, galegoz, ingelesez eta italieraz abestuz mestizajea aldarrikatu eta ska, rocka, rapa, reggaea, patxanga eta rantxerak nahastu zituzten. Korroskada eta Bizkar Hezurra taldeetan ibilitako Benjamin Villabella Triku izan zuten ekoizle, eta ordutik bederatzigarren taldekide bilakatu zen. Lan horri jarraitu zion Arren erro zaharra-k (Mil A Gritos, 1998), Eddy Rodriguez Quilley marrazkilariaren manga komiki batek ilustraturiko diskoa. Euskarazko kantuez gain, frantsesezko eta gaztelaniazko bina abesti grabatu zituzten. Horietako bat, Marcos komandanteorde zapatistaren hitzetan oinarritutako “El periodiquerito” da. Ohiko rock-ska aberatsari hip hopa eta ahots distortsionatuak erantsi zizkioten, eta Maixa Lizarribar, Ixiar Oreja eta Luis Caminoren kolaborazioak izan zituzten, besteak beste. Disko horretako bateriak Hasier Oleagak grabatu zituen, eta urtebetez aritu zen taldearekin.
2009an Korrika 16 lasterketaren kantua egin zuen Betagarrik, “Ongi etorri lagun!”, Jon Maia bertsolariak sortutako hitzak musikatuz, eta urte berean Bizitzari txistuka (Elkar) argitaratu zuen. Dantza egiteko baino gehiago, kantatzeko diskoa dela azaldu zuen taldeak.
Zorion argiak diskoan (Elkar, 2012) hainbat musikari lagun gonbidatu zituzten abestera: Iñigo Muguruza (Negu Gorriak, Kortatu, Joxe Ripiau, Sagarroi, Lurra…), Tonino Carotone, Kutxi (Marea), Gari, El Drogas, Francis Diez (Doctor Deseo), Mikel Urdangarin…
2013an 20 urte bete zituen Betagarrik eszenatokietan eta zuzeneko CD-DVD batekin ospatu zuen urtemuga. Donostian, Bilbon eta Gasteizen 2013ko udan eskainitako kontzertuetan grabatutako diskoa argitaratzeko Euskal Herritik kanpoko diskoetxe batengana jo zuen talde gasteiztarrak lehen aldiz. Maldito Recordsek kaleratu zuen 20 urte zuzenean. Hala ere, taldearen emanaldi kopurua nabarmen murriztu zen azken urteetan eta 2017ko uztailean agurra iragarri zuen. Hatortxu Rock jaialdiaren 20. ekitaldian eskaini zuen Betagarrik azken kontzertua, 2017ko uztailaren 28an.
Testua: Iker Barandiaran
2014
ABESTIAK:
Bidea gara (zuzenean)
Txikia naiz (zuzenean)
Mundu saldua (zuzenean)
Irratitik deika (zuzenean)
Denbora (zuzenean)
Boom egin eta krash! (zuzenean)
Mingerin Mike (zuzenean)
Beti aurrera (zuzenean)
Hamaika (zuzenean)
Verde (zuzenean)
Euri tanta bakoitzean (zuzenean)
Hegan egin dezaket (zuzenean)
Zure ingurua (zuzenean)
Milaka izar berri (zuzenean)
Jabe izan arte (zuzenean)
Jaio nintzen (zuzenean)
Rula (zuzenean)
Korrika (zuzenean)
2012
ABESTIAK:
Zorion argiak
Mundu saldua
Igande goiza beti
Jaio nintzen
Nire bihotza
Joan zinen
Koloreen jabe
Presaka
Izarra barik
Egun alaiak
Musika bizi
Haizearen alde
Udazkenarekin batera
Milaka izar berri
Nahi duzunean
Zenbatetan
Zatoz
La sombra
Geroa
Itxura ederra
Lagunak
Atzoko egunak
Beti aurrera
2009
ABESTIAK:
2006
ABESTIAK:
2004
ABESTIAK:
Boom egin eta krash
Mienten mi amor
Zure ingurua
Legalize it
Arren erro zaharra
Baldin bada
Gora beherak
Hankak mahai gainean
Euskadi antifaxista
La chica del batzoki
Verde
Hemen erdian
Jabe izan arte
Soldaduzka
L'estaca
Skalatu
Revolution mix
2002
ABESTIAK:
Zure ingurua
Nora joan ziren?
Gaurko egunak
Hemen erdian
Bere munduan
Gure oihua
Hankak mahai gainean
Mienten mi amor
Bizitza igaro
Lekeitio's beach
Aldeak
L'estaca
2001
ABESTIAK:
Herriak du hitza
Mundu berria: batukada
Zure atzetik: funky 01
Amets eroak: daikiri bertsioa
Etorkizun latza: dub
Iraultzeko prest 2001: bertsioa
Nork esango dit nola
2000
ABESTIAK:
Jabe izan arte
Gora beherak
Nork esango dit nola?
Etorkizun latza
Freaky Festa
Zure atzetik
Mundu berria
Jaungoiko berriak
Beta band
Gazteri gorria
2000
ABESTIAK:
Makila total + Burdin hotza
Foie rap
Gauaren beste aldea
Phonetic punk rock
Muineko enea
Oh bella, internazionalisti!
Soldaduzkarik ez!
Foals road
Conxuro d'a queimada
1999
ABESTIAK:
Baldin Bada
Atzera begira
Biktimak
La chica del batzoki
Cerebros destruídos
Agur
Eh txo!
Lo egin
Kriston burrundaie
En mi casa
After boltxebike
Hamarkada miresgarria
Hiri gerrilaren dantza
Kuiti
Nire furgoi beltza
Errepide hontan galdurik
Tijuana in Blue
Dime tú
Bihotzak sutan
1998
ABESTIAK:
Boom egin eta krash!
Segi (gora bakea!)
Arren erro zaharra
Lana (egunez joan eta gauean etorri)
Verde
Soldaduzka
Oh misère
Euskadi antifaxista
Foie Rap
Vente
El periodiquerito
1997
ABESTIAK:
Legalize it!
Gaua
XX. mendeko izurritea
Skalatu
Grandola, Vila Morena
Ez dakit zergatik
Muineko enea
Until such time
Amerika Latina zutik!
Burdin hotza
Skizofrenia
Revolution mix
Pachuca Sonora