2023.03.15
Balerdi Balerdi

Balerdi Balerdi

  • 1990
  • Iruñea
  • Pop-rocka
Udaberri alua
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Toño Muro, ahotsa, gitarra
  • Petti, gitarra, ahotsa
  • Anxel Iraola, baxua
  • Sergio Ibarrola 'Zara', bateria

EROSI
Sanfermines 78 gogoan! (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Toño Muro, ahotsa, gitarra
  • Anxel Iraola, baxua
  • Petti, gitarra
  • Sergio Ibarrola 'Zara', bateria

EROSI
Galtzen ikasteko metodoa
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Toño Muro, ahotsa, gitarra
  • Sergio Ibarrola 'Zara', bateria, perkusioa, koruak
  • Petti, gitarra, ahotsa, koruak
  • Anxel Iraola, baxua

EROSI
Hegoko lautadaren ertzetik
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Toño Muro, gitarrak, harmonika, ahotsa
  • Karlos Ortiz, baxua
  • Sergio Ibarrola 'Zara', bateria, perkusioa, ahotsak

EROSI
Hobe behin gorri ezenez beti hori
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Toño Muro, gitarrak, ahotsa
  • Patxi Goñi, gitarrak, koruak, mandolina
  • Sergio Ibarrola 'Zara', bateria, perkusioa, koruak, txirula
  • Blanca Izkue, teklatuak, koruak, akordeoia
  • Marino Goñi, baxua

EROSI
Euskal Herriak izan behar du euskalduna eta librea! (Askoren artean)
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Toño Muro, ahotsa, gitarra
  • Marino Goñi, baxua
  • Sergio Ibarrola, bateria
  • Patxi Goñi, gitarra
  • Blanca Izkue, teklatuak

 
Ez gara galdu
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Sergio Ibarrola 'Zara', bateria, perkusioa, ahotsa
  • Blanca Izkue, teklatuak, akordeoia, ahotsa
  • Toño Muro, ahotsa, gitarra, mandolina
  • Marino Goñi, baxua, ahotsa
  • Patxi Goñi, gitarra, armonika, ahotsa

EROSI
Balerdi Balerdi
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Toño Muro, gitarra eta ahots nagusia
  • Sergio Ibarrola 'Zara', bateria eta ahotsa
  • Marino Goñi, baxua eta ahotsa
  • Blanca Izkue, teklatuak eta ahotsa

EROSI
Balerdi Balerdi
play_buttonadd_button

Kantatu nahi nuke - Tralala

Balerdi Balerdi

Galtzen ikasteko metodoa
play_buttonadd_button

Amaitzear da dantza garaia

Galtzen ikasteko metodoa

Balerdi Balerdi
play_buttonadd_button

Lore Etxean

Balerdi Balerdi

Ez gara galdu
play_buttonadd_button

Ez gara galdu

Ez gara galdu

Iruñeko zenbait taldetan ibilitako musikariek sortu zuten Balerdi Balerdi, 1990ean. Hain zuzen, Toño Murok (ahotsa eta gitarra) Tocamás folk-rock bikotea osatu zuen Patxi Osinagarekin 1977an, eta gero Fuletamol (1979-80), Motos (1981-84) eta Fiebre (1985-87) taldeetan aritu zen. Azken hiru horietan Marino Goñi (baxua) izan zuen taldekide. Fiebreren kontzertuetan Sergio Ibarrola Zara (bateria) eta Blanka Izkue (teklatuak) ezagutu zituzten, eta laurok osatu zuten hasierako Balerdi Balerdi “ofiziala”. Hala ere, lehen kontzertuak Toñok, Marinok eta Zarak eman zituzten, Iruñeko eta inguruko herrietako taberna eta gaztetxeetan —lehenengoa Erason izan zen, 1990eko irailaren 29an—, eta hirurek grabatu zuten lehen maketa. Geroago, Patxi Goñi (gitarra), Marinoren anaia, batu zitzaien.

Balerdi Balerdi

Toño Muro, Blanca Izkue, Sergio Ibarrola ‘Zara’ eta Marino Goñi. (Adolfo Lakunza)

Toño Muro zen taldeko konpositorea, musikarena zein hitz gehienena. Erresuma Batutik iritsitako new wave eta mod doinuen eraginak (The Jam, The Kinks, Elvis Costello…) zein AEBetako folk eta rock talde eta kantarienak (Neil Young, REM, Graham Parker, The Smithereens…) uztartu zituen hitz ironiko eta landuz jantzitako kantu biribil, gitarrero eta itsaskorretan. Goñi anaiek sortu berria zen Gor diskoetxeak plazaratu zuen lehen lana, Balerdi Balerdi (1991), baita hurrengoak ere. Mauro Entrialgo marrazkilari gasteiztarrak diseinaturiko hamar hazbeteko biniloa zen eta zortzi kantuetatik bi, “Hautsaren dantza” eta “Ba dago”, maketan agertu ziren, baina guztietatik nabarmendu zenaIruñeko gaztetxearen alde egindako “Lore etxean” izan zen.

Balerdi Balerdi

Balerdi Balerdiren ‘Ez gara galdu’ diskoko promozio argazkia. (Adolfo Lakunza)

Pottoka abeslariari La revoluzione de la tradizione diskoa (Gor, 1993) grabatzen lagundu ondoren, bigarren diskoa argitaratu zuen, Ez gara galdu (Gor, 1994) izenburu esanguratsukoa. Lan horrek Balerdi Balerdiren ibilbidea laburbiltzen zuen, taldearen hastapenetan ondutako kantuak eta azkenaldian sortutakoak biltzen baitzituen, The Smithereens taldearen “Time and time again” kantuaren bertsioaz gain (“Behin eta berriz”). Balerditarren iritziz “Euskal Herriko rock talderik onena” (1) izan den Jotakie taldeko Elortxa abeslariak kolaboratu zuen “Arima sobera” kantuan. Aurreko diskoak bezala, Ez gara galdu-k kritika onak jaso zituen, eta emanaldi ugari ekarri zizkion taldeari. Beharbada, haren lanik osoena da. Urte batzuk geroago, Ruper Ordorikak disko horretako “Non duzu zauria?” kantuaren bertsioa egin zuen Azukre koxkorrak diskoan (2013).

Balerdi Balerdi

Balerdi Balerdi boskotea. (Adolfo Lakunza)

Hobe behin gorri ezen ez beti hori hirugarren diskoan (Gor, 1997), Patxi Goñi gitarrista berriaren eraginez soinua gogortu egin zuen taldeak, eta Pello Lizarralde idazleak pisu handiagoa izan zuen hitzetan. Diskoaren izenburua Mariano Izeta idazlearen atsotitzen liburutik hartu zuten, eta kantuen artean, “Amodioari buruz” eta “Iraila” ale ederren ondoan, Morau kantariaren “Nork daki” ezagunaren moldaketa dago.

Balerdi Balerdin aurreko beste edozein taldetan baino gehiago disfrutatzen ari zirela nabarmentzen zuten Toño Murok eta Marino Goñik elkarrizketetetan. Zuzenean alaitasuna eta ondo pasatzeko gogoa transmititzen zuen boskoteak. 2000. urtean, “Bapatean” kantua grabatu zuten IKA euskaltegiaren ekimenez kaleratutako IKAratu beldurrik gabe askoren arteko diskorako (Gor). Ondoren, isiltasuna. Taldea inoiz desegin ez bazen ere, zuzenean jotzeari utzi zion hainbat urtez. Harik eta 2009ko urtarrilean jatorrizko hiru taldekideak (Muro, Goñi eta Zara) berriz elkartu ziren arte, kontzertu batzuk emateko Balerdi Erdi izenarekin. Tarte horretan, Toño Murok Tocamásen kantuak berriz grabatu eta disko batean argitaratu zituen 2004an. Marino Goñi Peiremans + taldean aritu bazen ere, editore lanari atxikita jarraitu zuen Gor diskoetxean 2011. urtera arte.

Balerdi Erdi, Tolosako Bonberenean, 2009ko apirilean. Argazkia: Xabier Eskisabel/Gure Gipuzkoa, Creative Commons By SA

Balerdi Erdi, Tolosako Bonberenean, 2009ko apirilean. (Xabier Eskisabel / Gure Gipuzkoa, Creative Commons By SA)

80ko hamarkadan Kontuz Hi! talde iruindarrean aritutako Felix Ruperez baxu jotzaileak hartu zuen Marino Goñiren lekua Balerdi Erdin. Urte eta erdi eman zuen taldean Felixek hura utzi baino lehen, eta haren tokia talde ezberdinetan (Kerobia-n besteak beste) aritutako Karlos Ortizek hartu zuen. Balerdi Balerdi izena berreskuratu ondoren, kantu zaharrek eta berriek osatzen dute garai honetako errepertorioa. Halaber, 2012ko uztailean disko berria grabatzen hasi zen taldea eta urrian kaleratu zuen, Hegoko lautadaren ertzetik izenburua jarrita.

Balerdi Balerdi

‘Hegoko lautadaren ertzetik’ grabatu zuen hirukotea: Sergio Ibarrola, Toño Muro eta Karlos Ortiz. (Adolfo Lakunza)

2013an hirukoteak gitarra berri bat fitxatzeko bere nahian, Petti beratarrarekin egin zuten topo bidean, eta harrezkeroztik laukote izatera pasa da. Pettiren rock-blues ukituak eta ahotsaren indarrak sekulako kolorea ematen diote taldeari.

2014ko udaberrian Carlos Ortizek taldea utzi eta haren lekua Anxel Iraola baxu jotzaile eskarmentatuak hartu zuen, hau ere Berakoa.

balerdi

Toño Muro, Petti, Anxel Iraola eta Zara. (Txarli G.)

Gaur egun Toñok, Zarak, Anxelek eta Pettik osatzen dute Balerdi Balerdi, beteranoak izanik ere, hasiberriek erakusten duten ilusio berberarekin.

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) El Tubo, 60. zenbakia, 1994

Atzera

Lore Etxean

Zuzenean - Iruñean, 2012ko ekainaren 7an

Atzera

Elkarrizketa

Atzera

Ahaztezina da (Kafe Antzokia, 2018/02/15)

Udaberri alua
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Udaberri alua

Bizi bedi rock'n'rolla

Gurpilen antzera

Azken kanta

Sanfermines 78 gogoan! (Askoren artean)
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ahaztezina da

Hegoko lautadaren ertzetik
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Linboan

Egiozu kasu

Guduka

Bertan goxo

Ez dut jakin nahi

Ezkabapean

Nor da beste aldean?

Hegoak (in Dylan imitatione)

Argia piztuta gogoan

Iruñean rokanrolik ez

Hobe behin gorri ezenez beti hori
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Letrak zeruan

Philosophia

Kotxe fantastikoa

Ezti-eztiak

Amodioari buruz

Hamasei urte

Night club

Iraila

Aingeru beltzak

Nork daki

Z.Z.Z.

Kantatu nahi nuke

Bertso berriak gure buruari jarriak

Ez gara galdu
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Ez gara galdu

Arima sobera

Kondenaren menpe

Non duzu zauria?

Bidaiariarenak

Pasadun

Behin eta berriz

Mary, Mary

Gabe jauna

Aizu, mutil

Bide bazterrean

Ibaiaz beste aldeko auzoan

Gu besterik

Apalategian

Balerdi Balerdi
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Kantatu nahi nuke - Tralala

Badago

Beti gazte

Hautsaren dantza

Heldu gabe

Inon inoiz ez

Lore Etxean