Coldcut bikote ingelesaren “Atomic Moog 2000″ kantutik hartu zuen Gasteizko hirukote honek bere talderako izena. Makinekin egindako musika elektronikoa melodia leunekin eta pop instrumentazioarekin uztartu zituzten Iker Ormazabalek, Kattya Arenzanak eta Iker Rodriguezek. Zuzenekoetan, Beñat Fontanedaren irudi proiekzioek osatzen zuten ikuskizuna. Taldeak disko bakarra argitaratu zuen.