Iban Urizar musikariaren inguruan sortutako taldea da Andrakan. Musika inprobisatuaren alorrean aritu ohi da Urizar (Cafe Teatro, Mengele Quartet…), baina proiektu honetan folk eta pop-rock doinuetara jo zuen, Elgoibarko beste musikari batzuen laguntzaz. Horien artean, Jon Gurrutxaga zegoen (Arima Beltza, Jon & Sugramas, UEK…). Zazpi kantuz osaturiko disko bat baino ez du argitaratu Andrakanek. Urizarrek, aldiz, Amorante izeneko bakarkako proiektua sortu du.