2017 - Aztarna
PARTAIDEAK
2001 - Resistencia
PARTAIDEAK
1998 - Aztarna
PARTAIDEAK
1994 - Alboka Records-Lagin
PARTAIDEAK
Alboka taldea 1994an sortu zuten Joxan Goikoetxeak (soinua, trikitia), Txomin Artolak (gitarra), Josean Martin Zarkok (bouzoukia) eta euskal musikarekin maitemindutako irlandar batek, Alan Griffinek (flauta, twistle-a…). Hasieran, bakoitzaren –batez ere Goikoetxearen eta Artolaren– egitasmo propioen talde paralelo gisa sortu zen. Asmoa, hauxe: dantza musika modu instrumental eta akustikoan ematea. Horrelaxe ondu zuten lehen lana, urte hartan bertan: Alboka (Lagin Records, 1994). Lanak dezenteko oihartzuna izan zuen Euskal Herrian. Baina, horretaz gain, poliki-poliki taldea ezagun egiten hasi zen Europako folk zirkuituetan.
Txomin Artolak alde egin zuen taldetik 1996an, eta Juan Arriola (biolina) etorri zen haren ordez, bigarren diskoa bukatzen laguntzera. Jauzi kualitatiboa eman zuten Bi beso lur diskoan (Aztarna, 1997). Ordurako Alboka ez zen egitasmo paralelo bat, baizik eta adin nagusitasunera iritsitako talde bat. Aurreko diskoaren joera gainditu eta tradizioan oinarritutako kantu berriak sortzeari ekin zioten, eta horietako hainbatetan ahotsa sartu zuten. Horretarako, Xabi San Sebastianen laguntza eduki zuten; handik aurrera, hark jarriko zuen ahotsa taldearen disko guztietan. Gainera, beste hainbat aukera dituen CD interaktibo batekin osatu zuten diskoa.
Zuzenekoak ematen jarraitu zuen Albokak, eta nahiko arrunta zen taldearen izena Europako folk jaialdi nagusietan topatzea: Dranouter (Belgika), Folkest (Italia), Euromusika (Hungaria), Forde (Norvegia), Musika Interzeltaren Jaialdia (Italia), Folk Segovia (Espainia), Musicas Vivas (Herrialde Katalanak), Folk Getxo, Manifesta-Amarante (Portugal), Musicas Del Mon (Herrialde Katalanak), World Music Getafe (Espainia), Transhumances Musicales (Frantzia)… Jaialdi horietan egindako harremanak baliatu zituzten hirugarren lana egiteko.
Albokaren berririk ez da izan azken aldian. Griffinek beste talde bat du une honetan, Aintzina, Arkaitz Miner, Juanjo Otxandorena eta Zigor Sagarnarekin osatua. Joxan Goikoetxeak berriz, hainbat disko argitaratu ditu bere izenarekin –Lehenengo geltokian (Elkar, 1988), Goazen lagun (Aztarna, 1996), Supernova (Canton, 2000), Innervisions (Aztarna, 2007), Angel Unzurekin –Kollage, (Elkar, 1991)– edo Juan Mari Beltranekin —Beti ttun-ttun (No-CD Rekords, 1999)—, eta zenbait ikuskizunetan hartu du parte: Neguan izan zen (Xabier Leterekin), Sortuko dira besteak, Egunsentiaren kantak… Halaber, hainbat kantariren diskoetan grabatu du pianoa edota akordeoia.
Testua: Andoni Tolosa
2017
ABESTIAK:
12 kilo
The Seventeenth of July
Gipuzkoako zortzikoak: Gipuzkoako makila txikiena / Uztai txikiena
Ezkutari
Lapurtar motxak
Marcel's Desolation
Garazi
Txipititxonian
Hiru ahoko ezpata: Leo usoa / Bi behatz / Cormac Breatnachen ezpatadantza
Zamalzain
2004
ABESTIAK:
Urrutiko polkak
Sakabiren biribilketa
Urrestillako festetan
Tilosetako txistua
Ekihaizea
Euntegietan
2001
ABESTIAK:
Txinparta
Ezpata-dantzak: Dantzau Daigun / Aita Juaniko / Perretxikotan / Binako
Oihaneko zuhainetan
Lakarra
Toberak
Hiru piztiak: Piztiak / Bernard Xirolarru Egilea / Anbar eta Beltza
Luma txurikoa naiz
Hi, zelta!
Ez da munduan
Lau mazurka: Arratsalde lasaian / Lastaolako Haroztegia / Adarra / Bi hanka ezker
Urnietako doinua
Santulari: Santulari zertan doa Portugaletera? / Atsoa, zer diñoe?
Plañitzen niz
Uztarrozko soka dantza
Jauntxoa
Trapatan
Etxeberriatarrak: Intro
Etxeberriatarrak: Fandango
Etxeberriatarrak: Arin arin
1998
ABESTIAK:
Iparhaizea / Ate irekia / Hanka hotzak
Zumarragako kalejira / Alaitasunean
Andre Nobiya
Mendaro / Patxi-kontra
Loiolako arin-arina / Argi
Mazurka
Zar dantza / Abiatzen banaiz kantatzen / Gizona, non duk zuhurtzia?
Hortz zorrotzak dituen ardikumea / Txakur berdea
Añoar haundi / Zinta dantza / Ezpatadantza
Lehen orai eta bethi
Grabo / Lau pontuak
Abenduko illaren / Abenduan ogeian
Bonifazioren fandangoa
Partitzeko tenorea / Errege Jan
1994
ABESTIAK:
Aramaioko fandangoa
Altsasuko soka dantza
Iruritako mutildantza / Belauntxingoa
Hegi
Bedaio eta Eugiko ingurutxoak
Hiru fandango
Arratiako kalejira
Launako
Kukuruku / Xaratxaga
Pelegrinuak datoz
Irungo arin arin / Baratzako pikuak
Biasteriko Uztai Dantza / Biribilketa
Branlea
Otsagiko Pañuelo Dantza / Modorro
Zigako Mutildantza
VII. minuetoa
Maria Zaharra
Ituringo soka dantza
Ezpata dantza / Makil joko
Lurrarenpean