Ama Say taldearen kantu batetik hartu zuten izena Adi Holdenekoek. Lau kideetatik hiruk Cool Panic punk-rock taldean jotzen zuten, baina Adi Holdenekin pop-rock, noise eta post-rock doinuetara jo zuten. 2008an Debagoienako talde onenaren saria irabazi zuten Danbaka Lehiaketan, eta horren ondorioz lehen diskoa, eta bakarra, argitaratu zuten 2010. urtean.