Erik Berganzak bakarka aritzeko aukeratu duen ezizena da Abereh. 2016-2017 urteetan egindako zazpi kantuk osatzen dute bere lehen diskoa. Zarata eta burrunbatik aldenduta baina distortsioa guztiz baztertu gabe, rock edo grunge akustikoa jorratu du Berganzak. Bere hitzetan, “J Mascis, Lou Barlow, Kurt Vile, Califone, David Bazan, Jeremy Enigk, Brian Fallon, Chuck Ragan, Dinosaur Jr, Husker Dü… dezente entzun ondoren argia ikusi duten kantuak dira”.